(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Eskola Bidaiariak 2010 programan parte hartzeko eskariak egiteko epea ireki da asteartea, 2009.eko azaroak 24

Programan Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek parte har dezakete, beste autonomia erkidego bateko natura ingurunea, gizartea eta kultura ezagutzeko


Nafarroako Gobernuak ireki du foru erkidegoko ikastetxeek Eskola Bidaiariak 2010 programan parte hartzeko eskariak aurkezteko epea.

Ekimen hori Hezkuntza Ministerioak sustatu zuen, autonomia erkidegoekin elkarlanean, eta 1985ean jarri zen abian. Programaren helburua da 10 eta 11 urteko ikasleek (Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailakoek) ikasgelan jasotzen duten prestakuntza osatzea, beste autonomia erkidego bateko natura ingurunea, gizartea eta kultura ezagutuz. Era horretan beste kulturenganako errespetua eta etengabe ikasteko gogoa sustatu nahi dituzte. .

Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutakoaren arabera (143 zenbakia, azaroak 20), datorren urteko edizioan 165 ikaslerentzako lekua dago; 12 eta 15 ikasle bitarteko hamabi talde egingo dituzte. 

Programaren udaberriko saioa 2010eko martxoaren 14an hasi eta ekainaren 6an amaituko da; eta udazkeneko saioa irailaren 26an hasi eta abenduaren 5ean bukatuko da. Guztira hamaika ibilbide antolatu dituzte: zazpi udaberrirako (Andaluzia ekialdea, Asturias, Balear Uharteak, Valentzia, Galizia, Murtzia eta Toledo) eta lau udazkenerako (Andaluzia mendebaldea, Asturias, Kantabria eta Toledo). 

Ikasleek aste bete egingo dute beste autonomia erkidego batean, eta hango baliabide natural, sozial eta kulturalak ezagutuko dituzte, beste bi autonomia erkidegotako ikasleekin batera. 

Joan-etorriak ikastetxeek antolatu eta gestionatuko dituzte. Hezkuntza Ministerioak laguntzak ematen ditu garraioa eta jarduerak ordaintzeko. Diru-laguntzak ikastetxetik ikasleak joango diren erkidegora arte dagoen distantziaren araberakoak izango dira; betiere, 1.090 eta 4.960 euro artekoak. 

Ikastetxeek abenduaren 7a baino lehen aurkeztu behar dituzte eskariak, Hezkuntza departamentuko Erregistro Orokorrean edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legean ezarritako bulegoren batean; baita bitarteko elektronikoak medio ere. Eskariak zuzendu behar zaizkio Hezkuntza departamentuko Prestakuntza eta Hezkuntza Berrikuntza Zerbitzuari. 

Eskariaz gain, ikastetxeek aurkeztu behar dituzte, batetik, partaidetza proiektua; eta bestetik, Eskola Kontseiluaren onarpena edo ikastetxeko Zuzendaritzaren agiria, jarduera hori urteko egitarauan dagoela egiaztatzeko. 

Aurkeztutako proiektuak aukeratzeko honako hauek hartuko dituzte kontuan: kalitatea, eduki pedagogikoa, erabilgarritasuna eta ikastetxearen egoera sozioekonomikoa. Alde horretatik, lehentasuna izango dute 5.000 biztanle baino gutxiagoko herrietan dauden ikastetxeek eta ikasleen %25 baino gehiago etorkinak dituzten ikastetxeek. Halaber, ikastetxearen aldekoa izango da lehenago programan ez parte hartu izana.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa