(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Territorio Roncalia elkarteak kudeatuko du Larra-Belagua Eski-Zentroko anbulantzia asteazkena, 2009.eko azaroak 25

La Caixaren gizarte-ekintzak enpresari, Nafarroako Gobernuaren partaidetzakoari, 30.000 euroan baloratutako ibilgailua eman dio


La Caixak anbulantzia bat eman dio Larra-Belagua zentroari.

Salanueva kontseilaria, la Caixa eta Territorio Roncalia sozietateko ordezkariak anbulantziaren ondoan. ( irudia handitu )

Territorio Roncalia sozietate mugatuak, %99ko partaidetza duenak Nafarroako Gobernuaren SPRIN sozietate publikoan (Nafarroako Inbertsio eta Azpiegitura Sustapenerako Sozietatea) eta %1ekoa Erronkariko bailarako Batzordean, denboraldi honetatik aurrera Larra-Belaguako Eski eta Mendiko Zentroko anbulantzia kudeaktuko du. Etxebizitza eta Lurralde Antolamenduko kontseilariak, Amelia Salanueva Murguialday andreak, gaur goizean, Territorio Roncaliaren batzordearen presidente bezala, la Caixak, bere gizarte ekintzen bidez, emandako ibilgailu horietako baten ematean izan da, 30.000 euroan baloratutakoa.

Ekitaldi horretan, Isabako alkateaz eta sozietate horretako batzordekideaz gain, Ángel Luis de Miguel Barace, ondokoak izan dira: SPRIN sozietate publikoaren kudeatzailea, Pablo Romera Alonso; Nafarroa, Errioxa eta Aragoiko la Caixako delegatua, Raúl Marqueta Bueno; Nafarroa, Errioxa eta Aragoiko la Caixako harreman instituzionalen arduraduna, Ricardo Alfós Gracia, eta Negozio-Eremuko zuzendariak Iruñeko la Caixako bulegoko zuzendaria, Francisco Javier Aramburu eta José Antonio Lahoz.

Territorio Roncalia sozietate mugatuaren helburu nagusia Erronkariko bailararen garapenean laguntzen duten ekimenak sustatzea da. Gaur egun, sozietate horren helburu nagusia Larra-Belaguako Eski eta Mendiko Zentroa ustiatzea da, eta anbulantzia horrekin, lehen Gurutzen Gorriak edo DYAk kudeatutako zerbitzua, hemendik aurrera sozietate horrek kudeatuko du.

Ibilgailu berriarekin, eski pistetan edo mendi zentroan istripuren bat duten erabiltzaileak, Isabako Osasun Zentrora eramango dira, edo, beharrezkoa bada, Iruñeko ospitaleren batera. Horretarako, eta urgentziak eskatzen badu, Nafarroako Gobernuaren helikoptero-zerbitzua eskatzea dago.

Anbulantzia, jada matrikulatuta eta beharrezko ekipamendua noiz jarri dagoena, zerbitzuan izango da hurrengo abenduaren 1etik aurrera.

Gogoratu behar da Larra-Belagua Eski-Zentroan, orain 25 urte zabaldu zenekoan, Nafarroako ikastetxe eta institutuetako ikasle gehienek parte hartzen dutela ipar-eski ikastaroetan. Nahiz eta gaur egun, eski-zentroa kanpaina horietara bideratuta dagoen, helburua urte osoan zabalik izatea da, mendiarekin zerikusia duten bestelako jarduerak eskaintzeko.

La Caixaren gizarte-ekintza

La Caixaren gizarte-ekintzaren helburuan artean, ikasleen artean kirola sustatzea dago; halaber, gizarte-bazterketa arriskuan diren kolektiboen gizarteratzea, eta kasu honetan kirol mailakoa, esaterako, ezintasun fisiko, zentzumen edo psikikoren bat duten umeak.

La Caixak, gizarte-ekimen deialdi desberdinen bidez, Nafarroako irabazi asmorik gabeko elkarteen proiektuak sustatzen ditu, era horretan, gizarte eta lan bazterketa arriskuan diren kolektiboen bizi-kalitatea hobetzeko asmoz. Aurten, La Caixako gizarte-ekintzak Nafarroako Foru-Erkidegoan 5 milioi euro inbertitu ditu, gizarte, hezkuntza, kultura edo ingurumen mailako ekimenetan; horien artean, Foru Exekutiboari emergentzia-kamioi bat eman ziana, milioi bat euroan baloratutakoa.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa