(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernua indarkeria matxistaren aurka elkartu da asteazkena, 2009.eko azaroak 25

Era horretan emakumeenganako edozein motatako indarkeriaren aurka agertzen da, diskriminazio eta desberdintasun adierazpen gailenaren aurka


Genero indarkeriaren aurkako kontzentrazioa.

Nafarroako Gobernua genero indarkeriaren aurka bildu da. ( irudia handitu )

Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, Nafarroako Gobernua gaur goizena Plaza del Vículon bildu da (Berdintasunerako Nafarroako Institutuaren (INAI) egoitza aurrean), genero indarkeria gaitzesteko. Era horretan Gobernuak emakumeenganako edozein motatako indarkeriaren aurka agertzen da, diskriminazio eta genero desberdintasunaren adierazle gailena. Halaber, Gizarte Gaiak, Familia, Gazteria eta Kirolak kontseilariak, María Isabel García Malo andrea, adierazi bezala, “egitura eta gizarte mailako eta unibertsala den errealitatea, funtsezko giza eskubideen aurkako erasoa”. Zentzu horretan, García Malok hiritarrak protestan parte hartzera animatu ditu Erakundeetatik deitutako manifestazioetan parte hartuta.

Ekitaldian ehun lagun inguru izan dira, besteak beste, García Malo kontseilaria, INAIko zuzendaria, Sara Ibarrola Intxusta, eta Foru Exekutiboko beste kide batzuk. Halaber, Parlamentuko presidentea, Elena Torres; Gobernu ordezkaria, Elma Sáiz; Iruñeko alkatea, Yolanda Barcina, eta alderdi politikoetako ordezkariak.

Horrez gain, hainbat hiritarrek ere protesta isilean parte hartu nahi izan dute, bost minutukoa eta ohi bezala, bertan bildutakoen txalo artean amaitu da. 

Ondoren, García Malo kontseilariak 2009an INAIk sustatutako sentsibilizazio-Kanpainan parte hartu duten komertzioak bisitatu ditu, besteak beste, Ferraz Difusión Moda eta Julio Ezpeleta Optika, biak Nafarroako merkataritza-Federazioko kideak; halaber, Corte Inglés, la Morea eta Itaroa.

Gogorarazi behar da pasa den azaroaren 18an, prentsaurrekoan aurkeztu zela genero indarkeriaren aurkako sentsibilizazio-kanpaina hori, eta bertara federatutako Nafarroako 2.846 komertzio gonbidatu zituzten parte hartzera; halaber, merkataritza-guneak, Itaroa, Morea eta El Corte Inglés. Harrez geroztik, establezimendu horietako ateetan ondoko leloa duen pegatina ikus daiteke: “Establezimendu honek EZ+Indarkeria Matxista kanpainan parte hartzen du”, komertzioek egoki iritzi arte luzatuko dena.

Kanpainak lau jarduera-bide garatzen ditu, informazioa, sentsibilizazioa, mobilizazioa eta hiritarren parte hartzea, eta helburua, bide desberdinen bidez (pegatinak, informazio-telefonoak dituzten txartelak, kirol-ekitaldiak, manifestuak eta protesta kontzentrazioak, gaurkoa bezalakoak, edo prentsa iragarkiak), EZ+Indarkeria Marxista hedatzea da. 

Asmoen deklarazioa

Horrez gain, aipatzekoa, pasa den azaroaren 23an, bere asteko saioan, Nafarroako Gobernuak manifestu bat sinatu zuen gizon eta emakumeen arteko errespetu eta berdintasunaren alde. Testu horretan, Foru Exekutiboak azpimarratzen duenez, “ezein gizartek ezin du demokratikoki aurrera egin emakumeen askatasuna, autonomia eta aukerak baldintzatzen dituzten egoerak badaude”; era berean, indarkeria matxistaren aurka borrokatzeko konpromisoa eta borondate politikoa eta instituzionala adierazi du.

Dokumentu horretan, Nafarroako Gobernuak adierazten duenez, “erronka horrekiko apustua eta borondate politiko eta instituzionala helburu hori lortzeko”, eta horrela, data honen inguruan egindako edozein genero indarkeriaren aurkako manifestaziotara atxikitzen da, nahiz eta adierazten duen, “erantzukizun hori ez da egun bateko kontua, esku-hartze planifikatua, profesionala, koherentea eta etengabekoa eskatzen baitu”.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa