(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Roig kontseilariak Hidrostank, Integralia Movilidad eta Goikoa enpresei eman die Esportatzaile Berrien Saria, hirugarren edizioan asteazkena, 2009.eko azaroak 25

Sariaren deialdia Nafarroako Gobernuak eta Merkataritza Ganberak egiten dute, enpresa txiki eta ertainek esportatzeko eta nazioartekotzeko egiten duten ahalegina aintzatesteko asmoarekin


Esportatzaile Berrien Sarien hirugarren edizioko ekitaldia Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganberaren egoitzan egin dute.Ekitaldiko burua Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilaria, Jose Maria Roig Aldasoro, izan da; eta saridunak Hidrostank, Integralia Movilidad eta Goikoa enpresak. Sarien helburua da, hain zuzen, Nafarroako enpresa txiki eta ertainek ekoiztutakoa esportatzeko eta jarduera nazioartekotzeko daukaten interesa eta egiten duten ahalegina aintzatesteko.

Hidrostak konpainian kanalizazio eta ekipamendu hidraulikoetarako materiala egiten dute. Enpresa saritu dute, zehazki, fakturazio osoan esportazioak gora egin duelako, sektorean arazoak dituzten arren materiala esportatzeko ahalegina egin dutelako, esportazio sail egonkortua daukatelako eta segimendu programan arrakastaz parte hartu dutelako.

Integralia Movilidad enpresan bidaiariak garraiatzeko ibilgailu txiki eta ertainak eraldatzen eta egokitzen dituzte. Saria jaso du, hain zuzen, fakturazioaren erdia baino gehiago kanpo merkatukoa delako; produktua etengabe aldatzen dutelako, beste herrialde batzuetara eramateko; nazioartekotzeko ahalegin handia egin duelako, hasiera-hasieratik; eta I+G+B alorraren aldeko apustua egin duelako, tinko, ibilgailuak eskuragarriagoak izan daitezen eta ingurumena errespetatu dezaten.

Goikoan hestebeteak egiten dituzte, eta enpresa saritu dute, lehenik, beste herrialde batzuetako oztopo tekniko eta sanitarioak gainditu dituztelako; bigarrenik, hestebeteak herrialde ugari eta anitzetara esportatzen dituztelako; hirugarrenik, enpresa nazioartean garatzeko lan saiatua egin dutelako; eta azkenik, programaren esparruan zerbitzu asko baliatu dituztelako.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa