(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Azkoien atxiki eta gero, Nafarroako Antzokien Sarean dagoeneko 29 antzezleku daude osteguna, 2009.eko azaroak 26

Nafarroako Gobernuak sarerako 550.000 euro jarri ditu aurten eta 500.000 euro ikuskizunak eta muntaiak kontratatzeko dira


Azkoien Nafarroako Antzokien Sarean sartu da

Corpas kontseilaria Azkoiengo alkate Juan Jesus Basarterekin eta Kultura zinegotzi Lourdes Arambururekin. ( irudia handitu )

Gaur goizean, Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo kontseilariak, Juan Ramon Corpas Mauleonek, eta Azkoiengo alkateak, Juan Jesus Basarte Osesek, Azkoiengo herria Nafarroako Antzokien Sarean sartzeko hitzarmena sinatu dute departamentuaren egoitzan. Beraz, foru erkidegoko antzokien sarean 29 antzezleku daude dagoeneko.

Bi alderdiek esan dute gustura daudela hitzarmena sinatuta. Kontseilariak azaldu du Nafarroako antzezlekuen egoera asko hobetu dela azken urteetan, eta gogoratu du helburuak direla Nafarroako artista taldeak profesionalizatzea eta Antzokien Sareko kideek haien muntaiak kontratatzea.


Azkoiengo alkateak Kultura zinegotzia, Lourdes Aramburu, izan du lagun, eta kontseilariari jakinarazi dio bi dantza ikuskizun dauzkatela antolatuta dagoeneko, martxorako. Horren harian, Kultura eta Turismo departamentuak laguntzak eskaini ditzakeela sarea osatzen duten erakundeentzat.

Antzokien Sarea

Sarea martxoaren 23an jarri zuten martxan: Kultura eta Turismo kontseilariak, Juan Ramon Corpas Mauleonek, eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko buruak, Jesus Maria Garcia Antonek, lankidetza hitzarmen bat sinatu zuten. 

Aurten, Nafarroako Gobernuak 550.000 euro jarri ditu Antzokien Sarerako. Zenbateko horretatik 50.000 euro Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioari eman dizkiote, Sarearen gerentzia kontratatzeko; eta gainerakoa sarean dauden Udalei, ikuskizunak kontratatu ditzaten. 

Sarea sistema egonkor bat da eta, sistema horri esker, Nafarroako arte eszenikoetan parte hartzen duten agenteen koordinazioa, elkarrizketa, informazioa eta lankidetza errazten dira. Sarearen helburu nagusia da herritarrek antzezlan eskaintza hobea izatea Nafarroan. 

Nafarroako Antzokien Sarean sartu nahi duten Udalek hitzarmenean ezarritako baldintzak betetzen dituen antzezleku bat kultur gestioko langile profesionalak eduki behar dituzte; horrez gain, antzezlekurako asistentzia teknikoko zerbitzua eduki behar dute. Gainera, konpromiso hauek hartu behar dituzte: Nafarroako Antzokien Sarea medio antolatutako antzezpenak ikusteko gutxieneko bat kobratzea; hizketakide bat izendatzea, bermatu dezan ekitaldi bakoitzean antolatutako antzezpenak egiten direla eta Nafarroako Antzokien Sarekoa izateagatik bete behar diren konpromisoak betetzen direla; eta Diru-laguntzen Foru Legean ezarritako betekizunak eta hitzarmenetan zehazten direnak betetzea. 

Nafarroako Antzokien Sarean sar daitezke, baita ere, hitzarmenean ezarritako baldintzak betetzen dituzten eta Nafarroako Aurrekontu Orokorretan partida nominatiboa izateagatik diru-laguntza zuzenak jasotzen dituzten antzezlekuak. Hala ere, antzezleku horiek ezingo dituzte jaso hitzarmenean aurreikusitako diru-laguntzak.

Sarea sortu da parte hartzen duten kolektiboen interesen arabera; kolektibo horiek dira udalak, arte eszenikoetako profesionalak, kultur koordinatzaileak eta Nafarroako Gobernua, alderdi horien guztien interesen koordinatzaile gisa.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa