(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroan Hondakinak Prebenitzeari buruzko lehen Jardunaldiaren inaugurazioan Sanzberro kontseilaria izan da buru osteguna, 2009.eko azaroak 26

Inaugurazioan, erakunde publiko eta pribatuek gaiari buruzko esperientzien berri eman diete elkarri


Sanzberro eta Torrens

Nafarroan Hondakinak Prebenitzeari buruzko lehen Jardunaldia Sanzberro kontseilariak inauguratu du, Javier Torrensekin batera. ( irudia handitu )

Gaur goizean inauguratu dute Nafarroan Hondakinak Prebenitzeari buruzko lehen Jardunaldia, eta Landa Garapen eta Ingurumen kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria izan da ekitaldiko burua. Jardunaldia gai berberari buruzko Europako astearen barruan antolatu dute eta hilaren 29an amaituko da. Foru erkidegoko hogei erakunde ari dira parte hartzen.

Jardunaldiko lema hau da: Zer egiten dugu Nafarroan hondakinak gutxitzeko eta berriz erabiltzeko? Antolatu Landa Garapen eta Ingurumen departamentuak (Nafarroako Ingurumen Baliabideen Zentroa medio) eta Iruñako Eskualdeko Mankomunitateak egin dute. Mankomunitateko presidentea, Javier Torrens, inaugurazioan egon da, Sanzberro kontseilariarekin batera.

Gaur, hasteko, Miguel Sanz, Nafarroako Gobernuaren Ingurumen eta Ur Zuzendaritza Nagusiko kidea, eta Maria Arrizabalaga, NAMAINSA enpresa publikokoa, izan ditugu hizlari, eta honako hauek izan dituzte eztabaidagai: hondakinei buruzko Europako zuzentaraua eta prebentzio jarduerak aurrera eramateko aukerak.

Gero mahai-ingurua egin dute, prebentzio erakunde pribatuen esperientzien gainean. Hala, hitzaldi hauek eman dituzte: BSH Electrodomesticos enpresak “hondakinak produktua fabrikatzen hasten denetik murriztua: hondakinak gutxitzea eta ekodiseinua"; FIDIMAk "ekodiseinua ontzietan eta paketatzean"; eta Valsay konpainiak "ontziak eta bilgarriak diseinatzeko esperientzia zehatzak".

Erakunde publikoek ere egin dute mahai-ingurua, honako gaiak hizpide zituztela: Iruñako Eskualdeko Mankomunitatearen (IEM) etxeko eta komunitateko konposta, Bortzirietako Mankomunitatean hondakinak gutxitzeko egin dituzten sentsibilizazio kanpainak, eta kirol taldeen hondakinen murrizketa. Azken gai hori Nafarroako Kirol eta Aisia Erakundeen Elkarteak landu du.

Gainera, esku hartu dute Traperos de Emaus erakundeak eta Itxipuru elkarteak, eta azaldu dute materiala berriz erabiltzea solidario izateko modu bat dela. Halaber, Carrefour konpainiak merkataritza gune handietan poltsa gutxiago erabiltzeko esperientziaren berri eman du; eta Nafarroako Dendarien Federazioak dendetan hondakinak prebenitzeari buruzko hitzaldi bat eman du.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Folleto reducción residuos

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa