(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 2009. urteko Nafarroako Ingurumenaren Egoerari buruzko Txostena aurkeztu du osteguna, 2009.eko azaroak 26

Nafarroako iraunkortasunaren gakoak berrikusi ditu, azterketa nazional eta europar guztietako adierazle homogeneoetan oinarrituta


Adierazleen laburpena

Nafarroako Ingurumenaren egoerari buruzko adierazleen laburpena ( irudia handitu )

Landa Garapena eta Ingurumen Sailak 2009. urteko Nafarroako Ingurumenaren Egoeraren Txostena aurkeztu du. Bertan, Foru-Erkidegoko iraunkortasunaren gakoak berrikusten dira, azterketa nazional eta europarretan aplikatutako adierazle, tasa eta baloreetan oinarrituta. Beraz, gai horren gaineko erabakiak hartzeko iturria da; horrez gain, hiritarrei informazio eskaintzeko tresna, Sailak adierazi duenez.

2009. urteko Nafarroako Ingurumenaren Egoerari buruzko Txostena egiteko 44 adierazle erabili dira, 26 bereziki ingurumenekoak; horrez gain, beste 10 garapen ekonomikokoak eta 8 gizarte mailako kontuei buruzkoak; izan ere, elkarren artean harremana zuten kontzeptuak dira eta era berean, beharrezkoak testuinguruko datuak ulertzeko.

2009. urteko Nafarroako Inguruenaren Egoerari buruzko Txostena estatu mailako bestelako batzuen osagarria da, besteak beste, Espainiako Ingurumen Profila, Ingurumen Ministerioarena edo Espainiako Iraunkortasunaren Txostena, Iraunkortasun Behatokiarena; halaber, Europa mailakoak, besteak beste, Ingurumenaren Europako Agentziaren Lau Urteko Txostena edo Europar Batasuneko Estatistika Bulegoaren Eurostat) Iraunkortasunari buruzko Txostena.

Txostena mandatu europar baten eskakizuna da, Administrazio Publikoak, gutxienez urtean behin, ingurumenaren egoerari buruzko azterketa egitera behartzen dituena, administrazio guztietarako homogeneoak diren adierazleak erreferentziatzat hartuta, gizarte, ekonomia eta ingurumen alderdiak kontuan hartzen dituztenak. 44 adierazle dira, Europan garapen iraunkorra lortzeko bidearen ebaluazio kuantitatiboa sustatzekoak.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Informe completo Estado del Medio Ambiente en Navarra 2009

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa