Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nabarmendu du hedabideen lana funtsezkoa dela gizartea demokratikoa izan dadin
Nafarroako Gobernuak Diario de Navarra egunkariaren kontrako erasoa gaitzetsi du
Nafarroako Gobernuak zorrotz gaitzetsi du bart gauean Diario de Navarra egunkariaren Iruñako instalazioen kontra egindako erasoa.
Foru Gobernuak honako hau adierazi du: “Indarkeria erabiltzea ez da onargarria, are gutxiago hedabideak xantaia egiteko eta ahoa estaltzeko bada; izan ere, hedabideen lana funtsezkoa da gizartea demokratikoa izan dadin.
Kazetariak eta hedabideak jomuga dituztenek islatzen dute mafiosoak direla eta argudio ahulak dituztela. Bart gaueko erasoek islatzen dute bonbak eta tiroak gaitzesteko gai ez direnei gizarte intolerante eta diktatoriala inposatzea gustatuko litzaiekeela”.
Halaber, Nafarroako Gobernuak “bat egin du Diario de Navarra egunkariko langileekin eta animoak eman dizkie aske eta mendekotasunik gabe lan egiten jarrai dezaten, profesionaltasun handiarekin, orain arte bezala.
Diario de Navarra egunkariari eraso egin diotenek goizero egunkari hori irakurtzea aukeratzen duten herritarrei egiten diete eraso”.