(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Baztango gasifikazioa amaitu dute eta Sanz presidentea Elizondon izan da, gas naturalaren heldueraren inaugurazioan ostirala, 2009.eko azaroak 27

Nafarroako Gobernuak 3,8 milioi euro jarri ditu Baztanetik Bidasoarako gasbideko obrak egiteko


El Presidente Sanz y autoridades participantes en el acto, ante el Ayuntamiento de Baztan. ( irudia handitu )

Gaur goizean, Nafarroako Gobernuko presidentea, Miguel Sanz Sesma, Gas Naturaleko Negozio Erregulatuen zuzendari nagusia, Antoni Peris, eta Baztango bailarako alkatea, Virginia Aleman, Elizondon izan dira, gas naturalaren heldueraren ekitaldian. Baztanetik Bidasoarako gasbideko obrak bukatu dituzte, beraz. Obra horietan 8,74 milioi euro inbertitu dituzte eta, zenbateko horretatik, Nafarroako Gobernuak 3,8 milioi euro jarri ditu.

Nafarroako biztanleen %86k dauka gas naturala; gure erkidegoa, beraz, estatuko gasifikatuena da. Gasa ehun herritara heltzen da, 166.000 etxebizitza baino gehiagora. Gaur inauguratu duten gasbideari dagokionez, presidenteak adierazi du Baztan argiz eta energiaz hornituko duela eta ekonomia sustatuko duela. Zehazki, 11 herritako enpresa eta biztanleei egingo die mesede.

Inaugurazio ekitaldian egon dira, baita ere, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilaria, Jose María Roig Aldasoro; Landa Garapeneko eta Herri Lanetako kontseilariak, Begoña Sanzberro Iturriria eta Laura Alba Cuadrado, hurrenez hurren; gasbidea igarotzen den udalerri eta kontzejuetako alkate eta zinpeko alkateak; Gas Navarra enpresako zuzendari nagusia, Angel Boillos, eta enpresako zenbait arduradun.


Sanz presidenteak sukalde industrialeko suak piztu ditu, gas naturala Baztanera heldu dela irudikatzeko. ( irudia handitu )

Baztanera gas naturala heldu dela irudikatzeko, presidenteak eta gainerako agintariek sukalde industrial bateko suak piztu eta janaria prestatu dute; janari horrekin herri janaurrekoa egin dute eguerdian. 

Gainera, obren argazki berezi batzuk jarri dituzte udal bulegoetan. Esan bezala, aipatu obrarekin Baztango bailarako gasifikazioa amaitu dute; bailaran, guztira, 8.400 biztanle baino gehiago daude. 

Gasifikazio proiektu horren oinarria Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak, Nafarroako Gobernuak eta Gas Naturalek sinatutako akordio bat da. Proiektua hamabi hilabetean amaitu dute. Gainera, aldi berean, N-121-A Eta N-121-B errepideetako obrak egin dituzte, azpiegitura horiek igarotzen diren eremuetan ingurumena ez kaltetzeko.

Gasbideak 34,5 kilometro dauzka eta Bidasoa ibaiaren ezkerraldetik egiten du bidea; behin bakarrik zeharkatzen du ibai ibilgu bat, Artesiaga ubidekoa, hain zuzen, Oharrizen.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa