Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroako Gobernuak kontratu publikoen %10 gordeko ditu gizarte-mailako erakundeek exekutatu ditzaten
ostirala, 2009.eko azaroak 27
Nafarroako Enplegu Zerbitzuak Foru-Administrazioaren sailetako adjudikazioen jarraipena egingo du
Nafarroako Gobernuak kontratu publikoen %10 gordeko du gizarte-mailako erakundeek exekuta ditzaten. Nafarroako Enplegu Zerbitzuak (SNE) Foru-Administrazioaren sail desberdinen adjudikazioen jarraipena egingo du. Krisiaren aurkako Plangintzako neurria da, eta helburua, gizarte-mailako erakundeetan jarduera ekonomikoa eta langile-taldea egonkortzea da. Izan ere, horiek baitira, ezindu, gizarte-bazterketa arriskuan edo merkaturatzeko zailtasun gehien dituzten pertsonekin jarduten dutenak.
Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren jarduera hori 2009an hartutako akordiotik dator. Akordio horretan, Nafarroako Gobernuak 6/2006 Foru-Legearen 9. artikulua aplikatzeko jarraibideak onartu zituen, kontratazio publikoan hartu beharrekoak, ezinduengan eta gizarte-bazterketa arriskuan diren bestelako kolektiboengan krisi ekonomikoaren eragina leuntzeko.
Nafarroako Enplegu Zerbitzua da, Enplegua eta Aukera Berdintasuna Sustatzeko Zerbitzuaren bidez, aipatutako 9. artikulu hori betearazteko jarraibideen proposamena egiteaz arduratu behar den erakundea. Azaroan zehar, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko arduradunek, José Luis Ruiz Ciruelos jauna zuzendari-kudeatzailea buru dela, bilera desberdinak izan dituzte Nafarroako Gobernuaren Sailetako Idazkaritza Tekniko desberdinekin, prozedura aurkezteko asmoz.
Akordio horren bidez, ezartzen da adjudikatutako kontratuen zenbatekoa, gutxienez kontratazio-organoak adjudikatutako kontratuen zenbateko osoaren %10ekoa izan behar da, eta ezingo dute inola ere horien %20 gainditu. Salbuetsita daude ondokoak: lehen establezimenduko obrak, berritze edo konponketa handiko obrak eta obra publikoaren emakidak. Halaber, salbuetsita egongo dira eraikin eta lokalen garbiketa-zerbitzuen kontratuak, aurretiazko kontratazioa dagoneko eraikin eta lokalak direnean izan ezik.
Bi hilean behin, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak sailek egindako kontratuen jarraipena egingo du, era horretan, jarraibideak betetzen direla egiaztatzeko.
Enplegu eta txertaketa soziolaboraleko zentro bereziak
2009ko ekainean hartutako akordio hori bereziki enplegu eta txertaketa soziolaboraleko zentro bereziei zuzenduta dago. Enpleguko zentro berezien helburu nagusia lan emankorra egitea da, merkatuko eragiketetan parte hartuta, era horretan, langile ezinduek lansaridun enplegua izateko eta behar duten doitze pertsonal eta sozialeko zerbitzu-ematea bermatzeko.
Bestalde, txertaketa soziolaboraleko zentroen helburua gizarte-bazterketa arriskuan diren pertsonen txertaketa soziolaborala lortzea da, bereziki, prestakuntza eta laneko prozesu pertsonalizatuen bidez.