Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroako Autobideko tarifak jaitsi edo gehitze barik mantenduko dira 2010. urterako
asteartea, 2009.eko abenduak 1
Nafarroako Gobernuak, akordioa hartzean, KPIaren urtez urteko bariazio negatiboa hartu du kontuan
Nafarroako Autobidea elurretan
Nafarroako Autobideko tarte desberdinetako tarifak, aurten indarrean diren zenbatekoen aldean, 2010. urterako jaitsi edo gehitze barik mantenduko dira, gaur Nafarroako Gobernuak hartutako akordioaren arabera.
Tarifa berriak onartzeko, Autopistas de Navarra SA (Audenasa) sozietate emakidunak proposatutakoak, kontuan hartu da Kontsumoko Prezioen Indizearen (KPI) bariazioa, 2008ko urritik 2009ko urrira, -%0,70ekoa izan dela.
Zehazki, tarifak ez dira aldatuko Sarasako bidesarian (Iruñea-Irurtzun tartea; 1,90 euro ibilgailu arinetarako; 2,45 euro II. kategoriako ibilgailu astunetarako eta 3,35 euro III. kategoriako ibilgailu astunetarako); bitartean, Tiebasen (Tafalla-Iruñea tartea) turismoen (%1,5 gutxiago, 3,25 eurotik 3,20 eurora) eta II. kategoriako ibilgailu astunen (-%1,1, 4,60 eurotik 4,55 eurora) tarifak jaitsi egin dira; hala ere, III. kategoriako ibilgailu astunei dagozkien tarifak ez dira aldatu (6,25 euro).
Martzillako estazioan (Martzilla-Tafalla) %2 jaitsi dira turismoen tarifak, 2,40 euro aurreko 2,45 euroen aldean; bestalde, ez da aldatzen II. kategoriako ibilgailu astunena eta 51,1 jaitsi egin da III. kategoriako ibilgailu astunena, 4,75 eurotik 4,70 eurora.
Azkenik, Martzilla enborrean (Tutera-Tafalla) estazioan 2010. urtean ibilgailu arinei kobratuko zaizkien tarifak aurtengoak izango dira (4,85 euro), eta II. kategoriako ibilgailu astunenak(6,95 eurotik 6,90 eurora, %0,7) eta III. kategoriako ibilgailu astunenak (%0,5 gutxiago, 9,45 eurotik 9,40 eurora) jaitsi egingo dira.
Deskontuak
Ibilgailu arinen erabiltzaileak AP-15 Txartelarekin edo tele-peaje gailuarekin egindako ordainketen deskontuekin jarraituko dute; era horretan, 2010. urterako 2,65 euro izango dira (Tutera-Tafalla tartea), 1,37 euro (Martzilla-Tafalla tartea), 1,77 euro (Tafalla-Iruñea tartea) eta 1,07 euro (Iruñea-Irurtzun tartea).
Gainera, itzulera 72 ordu baino gutxiagoan egiten bada, itzulera horren bidesaria doan izango da; beraz, bidaia bakoitzaren pareko tarifa (joana eta itzulera) 1,325 eurora igoko da (Tutera-Tafalla), 0,685 euro (Martzilla-Tafalla), 0,885 euro (Tafalla-Iruñea) eta 0,535 euro (Iruñea-Irurtzun tartean).