(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak Nafarroako Volkswagen zoriondu du, Poloak 2010. urteko ibilgailuaren saria lortu duelako asteartea, 2009.eko abenduak 1

Landabengo lantokiko zuzendaritza eta langileak zoriondu dituzte


Volkswagen Poloa

Landabengo fabrikan egiten duten automobila.

Gaurko bileran, Nafarroako Gobernuak adierazi du oso pozik dagoela Landabengo fabrikan egiten duten Volkswagen Polo ibilgailuak 2010eko Car of the Year edo Urteko Automobilaren saria jaso duelako. Gobernuaren iritziz, meritua zuzendaritzarena eta langileena da, “lehiatzeko gaitasun handia dutelako eta Landabengo instalazioetan munduko automobil fabrika onenetako bat egin dutelako".

Bilera amaitu baino lehen, Alberto Catalan Higueras kontseilariak Landabengo fabrikako zuzendaritza eta langileak zoriondu ditu, lorpen handia egin dutelako. Halaber, Gobernuaren izenean esan du sariari esker eredu berriaren salmenta egonkortzea espero dutela. Izan ere, adituen arabera, saria jasotzeak urtean 50.000 ibilgailu gehiago saltzea eragin dezake. Orobat, kontseilariak azpimarratu du Nafarroako Volkswagenek asko laguntzen duela foru erkidegoaren garapen industrial eta ekonomikoan.



Urteko Automobilaren Saria Autopista aldizkariak antolatzen du. Aurten, 47. edizioan, epaimahaian egon dira Europako 23 herrialdetako 59 kazetari eta aditu. Poloak 347 puntu lortu ditu eta Toyota iQ gainditu du, alde txikiarekin bada ere: Toyotako ibilgailuak 337 puntu lortu ditu. Finalisten artean zeuden, baita ere, Citroën C3 Picasso, Mercedes-Benz Clase E, Opel Astra, Peugeot 3008 eta Skoda Yeti.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa