(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak hiesaren kontrako munduko eguna ospatzeko ekitaldietan parte hartu du asteartea, 2009.eko abenduak 1

2009an 14 hies kasu eta 27 GIB infekzio diagnostikatu dituzte foru erkidegoan


Nafarroako Gobernuak hiesaren kontrako munduko eguna ospatzeko kontzentrazioan parte hartu du. ( irudia handitu )

Gaur goizean, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak, Maria Isabel Garcia Malok, hiesaren kontrako munduko eguna dela-eta Nafarroako Parlamentuaren atarian egin duten kontzentrazioan parte hartu du, Nafarroako Gobernuaren ordezkari gisa. Kontzentraziora bertaratu dira, baita ere, Nafarroako politika eta gizarteko ordezkariak, gaixotasunaren aurrean bat egiteko.

Aurtengo kanpainaren helburua da, osasun arloko agintariek esan duten moduan, “munduan GIB duen jendea estigmatizatzeari eta diskriminatzeari uztea. Osasun Publikoko Institutuko zuzendaria, Marisol Aranguren Balerdi, Osasun departamentuaren izenean bertaratu da bilkurara. Izan ere, departamentuko burua, Maria Kutz kontseilaria, Bruselan dago, Osasunari buruzko Biltzar Sektorialean.

Marisol Arangurenek esan duen moduan, hiesaren kontrako munduko egunean hiru gauza nabarmendu behar dira: prebentzioa, hau da, birusa ez transmititzeko kontuz ibiltzea eta dagoeneko kutsatuta daudenek okerrera ez egitea; kutsatutako jendea ez estigmatizatzea; eta diagnostiko goiztiarra egiten saiatzea, gaixotasunaren pronostikoa hobetzen baita. Prebentzioari dagokionez, Arangurenek azpimarratu du sexu harremanetan preserbatiboa erabiltzea funtsezkoa dela.

Datuei dagokienez, Osasun Publikoko Institutuak txosten bat egin du Nafarroan GIB eta ihesa nola dauden aztertzeko. Zehazki, txostena Zaintza Epidemiologikoko atalak egin du, atal horrek kontrolatzen baitu foru erkidegoko GIB infekzioko datuei buruzko informazio sistema. Aipatu txostenaren arabera, 2004tik 2008ra diagnostikatutako kutsaduren %57 jardunbide heterosexual arriskutsuek eragindakoak ziren, %17 xiringatzeko drogak kontsumitzeko esterilizatu gabeko materiala erabiltzeagatik eragindakoak eta %15 jardunbide homosexual arriskutsuek eragindakoak.

2009ko azaroa bitarteko datuei dagokienez, hiesaren tratamenduan erreferente den Nafarroako Ospitalean 14 hies kasu berri eta 27 GIB infekzio diagnostikatu dituzte.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Informe completo del Instituto de Salud Pública

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa