Ikusi egun honetako albiste gehiago
“Nafarroari omenaldia” ekitaldian izan da, Lanbide Heziketari zuzendutakoa.
asteartea, 2009.eko abenduak 1
Gaur egun 6.721 ikaslek dihardute Foru-Erkidegoko LHko 27 zentroetan ikasten
Sanz presidentea “Nafarroari omenaldia” ekitaldian, Lanbide Heziketari zuzendutakoa.
(
irudia handitu
)
Nafarroako Gobernuko presidentea, Miguel Sanz Sesma jauna, gaur goizean Foru-Exekutiboaren egoitzan izan da “Nafarroari omenaldia” ekitaldian. Ekitaldi hori, hurrengo abenduaren 3rako, Nafarroaren Eguna 2009 ospakizuna dela eta, programatutako ekitaldien artean bilduta dago.
Oraingoan, omenaldiaren protagonista hezkuntza-erkidegoa izan da eta, zehazki, Lanbide Heziketa, eta ordezkariei Nafarroako armarria eman zaie.
Ekitaldian Foru-Erkidegoko Lanbide Heziketako 27 zentroetako kideak izan dira: DBH Aralarko San Miguel II (Altsasu), DBH Toki Ona (Bera), DBH Ibaialde (Burlata), Corellako Arte-Eskola, DBH Lekaroz-Elizondo (Elizondo), DBH Politeknikoa (Lizarra), DBH Uharte (Uharte), PGS Eraikuntzako Lanbide Fundazioa (Uharte), Energia Berriztagarrien Goi-Mailako LH CI (Imárcoain), DBH Sierra de Leyre (Lumbier), CIP Donapea (Irueñea), CIP Virgen del Camino (Iruñea), CP ES Cuatrovientos (Iruñea), CP ES Salesianos (Iruñea), CP LH Carlos III, Colegio Técnico (Iruñea), LH María Inmaculada (Iruñea), Iruñeko Arte-Eskola, DBH Gizarte-Egokitzapena (Iruñea), DBH Nekazal-Basoa (Iruñea), DBH Lanbide Heziketa Politeknikoko Zentroa (Iruñea), DBH María Ana Sanz (Iruñea), DBH San Juan-Donibane (Iruñea), DBH Sanitarioa (Iruñea), IES Ribera del Arga (Peralta), DBH Ega (San Adrián), DBH Politeknikoa (Tafalla), eta CIP ETI (Tutera).
Sanz presidenteak Nafarroako armarria eman die LH zentroetako ordezkariei.
(
irudia handitu
)
Harreman Instituzionalen kontseilaria eta Gobernu eta Hezkuntza bozeramailea, Alberto Catalán Higueras jauna, omenaldian izan da, eta bertan musika emanaldiak izan dira, Jorge Sánchez gitarrista eta Eva Niño txelojolearen eskutik, eta bertan, Jorge Sánchezen “El amor que das” eta “Enlace de cuerdas” obrak interpretatu dituzte.
“Nafarroari omenaldia” 2003.urtetik ospatzen da, eta helburua, Foru-Erkidegoko sektore zehatz batek Nafarroaren errealitatean egindako ekarpena goraipatzea da. Aurreko edizioetan, Exekutiboak ondokoek garatutako lana goraipatu du: tokiko erakundeak (2003), unibertsitate-erakundeak (2004), adinekoak (2005), garapenerako kooperaziorako GKEak (2006), nekazaritza eta abeltzaintza sektorea (2007) eta kirol-federazioak (2008).
Matrikulazioak gora egin du LHn Gaur egun, 6.721 ikaslek dihardute aurtengo ikasturtean Nafarroako Lanbide Heziketako ikasketak egiten, aurrekoan baino %8 gehiago. Horietatik, 3.447 ikasle erdi-graduko prestakuntza-zikloetan matrikulatuta daude eta 3.274, goi-mailako prestakuntza-zikloetan.
Foru-Erkidegoan Lanbide Heziketako 27 zentro daude, 21 publikoak, ikasleen %80, eta 6 kontzertatuak. Berriki, Gobernu zentralak onartu duenez, existitzen diren zentrotako bi, nazio mailako erreferentzia-zentro bihurtuko dira, bata energia berriztagarrien sektorekoa (Imárcoaingo Energia Berriztagarrien Goi-Mailako LH CI) eta bestea, sanitarioa (DBH Sanitarioa, Iruñea).
Gehiago irakurri:
Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.