(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Uharteko Arte Garaikidearen Zentroak “Askatasuna, Berdintasuna, Anaitasuna” erakusketa kolektiboa du erakusgai asteazkena, 2009.eko abenduak 2

Corpas kontseilariak aurkeztu du erakusketa, gaur egungo 15 artista eta bi poeta espainiarren, 14 fratsesen eta 2 portugaldarren obrak biltzen dituena


LIF erakusketa Uharteko Arte Zentroan

Jean-Luc Moulene-n obra. (Artistaren eta Parisko Galerie Chantal Crousel-en eskaintza) ( irudia handitu )

Kultura kontseilariak, Juan Ramón Corpas Mauleón jaunak, “Askatasuna, Berdintasuna, Anaitasuna” erakusketa aurkeztu du, erakusgai izango dena 2010eko martxoaren 7 arte Uharteko Arte Garaikideko Zentroan. Artista espainiar eta frantsesen obren aukeraketa da, Nafarroako Gobernuak erakusten duena, Kultura Saila-Príncipe de Viana Erakundearen bidez, Kultura Ministerioaren Estatuko Kultura-Oroipen Elkartearen (SECC) lankidetzarekin, eta bertako zuzendaria den Xosé Luis García Canide jaunak ere ekitaldian parte hartu du erakusketaren koordinatzailea den Isabel Durán eta parte hartzen duten bi artistaren, Bruno Peinado eta Fernando Sánchez Castillo jaunen, ordezkariekin batera. Independentziaren Guda izan zenetik berrehun urte iragan direla ospatzen dela eta, SECC-k “Askatasuna, Berdintasuna, Anaitasuna” erakusketa ibiltaria sustatu zuen, 15 artista plastiko espainiarren, 14 frantsesen eta bi portugaldarren obrak, bi poeta espainiarren obrekin batera, biltzen dituena. Artista horiek 1789ko Frantziako Iraultzan jaiotako gizarte modernoaren elkarbizitzako hiru idealen garapen-egoerari buruzko ikuspegia planteatzen dute.

Parte hartzen duten artistak

Erakusketaren bi koordinatzaileek, Isabel Durán eta Bernard Marcadé jaun/andreek, ondoko artisten lanak bildu dituzte: Antonio Abad, Jean-Michel Alberola, Elisabeth Ballet, Christian Boltanski, José Manuel Broto, Jean-Marc Bustamante, Daniel Canogar, Rui Chafes, Chema Cobo, Ninar Esber, Joan Fontcuberta, Luis Gordillo, Cristina Iglesias, Cristina Lucas, Annette Messager, François Morellet, Jean–Luc Moulène, Antoni Muntadas, Francis Naranjo, Marina Nuñez, Bruno Peinado, Gonçalo Pena, Jaume Plensa, Bernardi Roig, Fernando Sánchez Castillo, Alain Séchas, Bruno Serralonge, Niele Toroni, Tatiana Trouvé, Eulália Valldosera, Yan Pei-Ming, Carlos Edmundo de Ory eta Dionisio Cañas poetak..

LIF erakusketa Uharteko Arte Zentroan

Daniel Canogar-en konposizioa. (Utzia. Artistaren bilduma). ( irudia handitu )

Erakusketa gaur inauguratuko da 19:00etan, eta pinturak, eskulturak, instalazioak, argazkiak, bideoak eta poemak biltzen ditu. Horien autoreek ibilbide artistiko luzea egin dute, eta hizkuntza, teknika eta espezialitate anitzeko obrak erakusten dituzte. Euren alderdi komuna gaur egungo gizartea aztertzeko azterketa-metodo berrietan hausnartzea eta Frantziako Iraultzaren idealen indarraldian jardutea dira. 

Askatasuna, Berdintasuna, Anaitasuna erakusketako obren bildumak artista garaikide ospetsuak aurkezten ditu, euren aurrekari artistiko eta kulturalak islatzen dituztenak. Autore desberdinen obrak, eguneratutako testuekin batera, artistak bere aurrekari historikoei nola erantzuten dien erakusten du eta, era berean, Frantzia eta Espainiako arte garaikidearen joera berritsuenak ezagutzeko aukera eskaintzen du.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa