(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Catalán kontseilariak Tafallako Marqués de la Real Defensa ikastetxe publikoko frontoiaren erreforma inauguratu du asteazkena, 2009.eko abenduak 2

Hobekuntzak estaldurak aldatzea, hormak eta zorua konpontzea eta pabilioia pintatzea izan dira


Tafallako Ikastetxe Publikoko frontoiaren inaugurazioa.

Catalán kontseilaria, ikastetxeko zuzendariarekin eta Tafallako alkatearekin batera, ikaslez inguratuta. ( irudia handitu )

Hezkuntza kontseilaria den Alberto Catalán Higueras jaunak gaur goizean Tafallako Marqués de la Real Defensa Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoko frontoi/kirol-pistaren erreforma inauguratu du, estaldurak aldatzeko eta pabilioiko bestelako hobekuntza-obrak behin amaituta. Ekitaldi horretan, Tafallako alkatea den Cristina Sota eta ikastetxeko zuzendaria den Concepción Ojer ere izan dira.

Jarduera hori, 125.000 euroko inbertsioa izan duena, Nafarroako Gobernuak diruz lagundu du osotasunean 2012 Nafarroa Planaren bidez.

Kirol-instalazioak hobetzeko, Tafallako Udalak, zentroaren jabeak, eta Hezkuntza Sailak lankidetzako hitzarmena sinatu zuten, aurreko ekainaren 22ko gobernuaren bilkuran onartu zena. Hitzarmenak frontoiaren estaldurak ordeztea baino ez zuen biltzen, oso egoera txarrean baitzeuden. Hala ere, erreformak, bestelako hobekuntzekin batera, pabilioia pintatzea, instalazio elektrikoa berriztea eta hormak eta zorua konpontze bildu ditu.

Tafallako Marqués de la Real Defensa ikastetxe publikoak, “Las comarcales” izenaz ezagutzen denak, ondoko udalerrietako 450 ikasle inguru biltzen ditu: Tafalla, San Martin Unxeko, Mendibil (Olorotz), Garinoain, Puio, Faltzes, Zarrakaztelu, Artaxona, Iracheta (Leoz) eta Untzue.

Gogoratu behar da 2008. urtean, Hezkuntza Sailak zentro horren sarbidea estaltzeko eta komunak egokitzeko obren kostuaren %65 finantzatu zuela, era horretan, ezinduentzako erabilera sortzeko.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa