(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidenteak foru erkidegoko Kirolaren Dominak eman ditu asteazkena, 2009.eko abenduak 2

Ekitaldia 2009ko Nafarroaren Eguna ospatzeko egitarauaren barruan egin dute


Kirolaren Dominak emateko ekitaldia

Sanz presidentea izan da Kirolaren Dominak emateko ekitaldiko burua ( irudia handitu )

Gaur goizean, Nafarroako Jauregiko tronu aretoan, Nafarroako Gobernuko presidente Miguel Sanzek foru erkidegoko Kirolaren Dominak eman dizkie 25 nafarrei: urrezko bat eta zilarrezko 24. Ekitaldia 2009ko Nafarroaren Eguna dela eta antolatu dute. Sanz presidenteak, gainera, ohorezko hiru aintzatespen eman ditu. Aintzatespen horien bidez, Nafarroako Kirolaren Institutuak (NKI) Xake eta Judoko Nafarroako Federazioen eta Patxi Irigoyen de Prado kirolariaren meritua nabarmendu nahi ditu; Patxik arrakasta ugari lortu ditu mendian, birika transplantatu ondoren.

Ekitaldian parte hartu dute, gainera, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilari Maria Isabel Garcia Malok eta NKIko zuzendari gerente Jose Javier Esparza Abaurreak.

Sanz presidenteak hitzaldian esan du sarien asmoa dela “kirolaren alde gogor lan egin dutenen ahalegina" aintzatestea. Horren harian, presidenteak adierazi du dominekin ahalegin pertsonal desberdinak saritzen dituztela, baina ahalegin guztiak direla garrantzitsuak kirola sustatzeko. Izan ere, kirola “gure gizarteak ongizatea lortzeko eta aurrera egiteko daukan tresna bat da, jarduera osasungarria, pizgarria eta zorrotza".

Sanzek saritu guztiak zoriondu ditu eta nabarmendu du, batetik, kirolaren alda lan handia egin dutela (batik bat Juan Carlos Barcosek); bestetik, zuzenak eta inpartzialak direla; eta azkenik, kirolzale nekaezinak direla eta kirolerako bokazio eta kemen garaiezina dituztela. Guztiei lan egiten jarri dezaten esan die "gero eta bikainago, kirola oso garrantzitsua baita”.
Kirolaren Dominak emateko ekitaldia

Kirolaren Dominak emateko ekitaldia. ( irudia handitu )

Kirolaren 25 Domina

Urrezko eta Zilarrezko Dominak dira Nafarroan kirola modu eskuzabalean sustatu dutenen ahalegina saritzeko. Sariak nori eman Foru Gobernuak erabaki zuen azaroaren 26ko bileran. Erabaki zuten, hain zuzen, Urrezko Domina Juan Carlos Barcos Nagoreri ematea, Nafarroako judoaren enbaxadore izan delako estatuko eta nazioarteko kirol ekitaldietan, eta kirolaren alde, oro har, lan handia egin duelako Nafarroan. Izan ere, Moskuko Olinpiadetarako (1980) hautatutako judoko lehen arbitro espainiarra eta nafarra izan zen. Los Angeles (1984), Seul (1988) eta Bartzelonako (1992) Olinpiadetan ere izan zen, eta Europar Batasuneko Arbitraje Batzordeko kide izan zen Atlantan (1996), Sydneyn (2000), Atenasen (2004) eta Beijingen (2008). Horrez gain, Europar Batasunaren Judoko Arbitraje zuzendari izan da 1993tik 2001a arte. Urte hartan Judoko Nazioarteko Federazioko Arbitraje zuzendari izendatu zuten. 2005ean berriz aukeratu zuten zuzendari eta, gainera, Federazioko presidente izendatu zuten.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Discurso del Presidente

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa