(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Jarduera-programa zabala Nafarroaren Eguna 2009ko egun nagusia ospatzeko asteazkena, 2009.eko abenduak 2

Nafarroako Urrezko Domina ematea UAGN eta UCANi, ekitaldi instituzional nagusia izango da


Nafarroako Urrezko Domina 2008 emate-ekitaldian bildutakoak

Nafarroako Urrezko Domina ematea, Nafarroaren Eguneko ekitaldi nagusia. ( irudia handitu )

Foru-Exekutiboak jarduera-programa zabala antolatu du bihar, abenduaren 3an, Nafarroaren Eguna 2009ko egun nagusia ospatzeko, Xabierko San Frantziskoren jaieguna.

Jardunaldiko ekitaldi instituzional nagusia Nafarroako Urrezko Domina ematea izango da, Foru-Erkidegoko intsignia garrantzitsuena, aurten Nafarroako Nekazari eta Artzain Elkarteari (UAGN) eta Nafarroako Nekazaritzako Kooperatiben Elkarteari (UCAN) emango zaiena. Sari horren bidez, Foru-Exekutiboak nekazal-elikadura sektoreko erakunde ordezkari bezala garatutako lana eta emandako etengabeko sustapena, eta Nafarroako ekonomian eta gizarte-errealitatean hain oinarrizko eta erabakigarria den sektorearekiko euren ekimena, erantzukizuna eta konpromisoa saritu nahi du.

Ekitaldia 12etan hasiko da Kultura eta Turismo Saileko-Príncipe de Viana isabeldar patioan. Bertan, Nafarroako Gobernuko presidentea den Miguel Sanz Sesma jauna izango da, eta Foru-Erkidegoko agintari eta ordezkari nagusiak ere izango dira.

Ekitaldia hasi aurretik, Xabierko San Frantziskoren omenez egindako elizkizuna izango da. Eukaristia 9.45ean hasiko da Xabierko Basilikan eta Iruñeko apezpikua eta Tuterako apezpikua den Francisco Pérez González izango dira elizkizunaren buru. Halaber, Nafarroako Gobernuko kideak, Sanz presidentea buru, eta bestelako agintariak ere bertan bilduko dira.

Aldi bereko 70 kontzertu baino gehiago 

Bestalde, biharko programatutako ekitaldien artean, aldi bereko 73 kontzertu izango dira (45 koro eta 28 banda) Foru-Erkidegoko beste hainbeste udalerritan zehar. Emanaldiak, horien gaineko informazio zehatza Nafarroaren Eguna web orrialdean, 13.00etan hasiko dira Nafarroako Himnoarekin eta ondoren, parte hartzen duten taldeen programa espezifikoak izango dira. Kalkuluen arabera, orotara, 3.000 artista inguruk hartuko dute parte kontzertu horietan .

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa