(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

NNAEk eta NNKEk Nafarroako Urrezko Domina jaso dute, nekazaritza elikagaien sektorean ekarpen handiak egin dituztelako osteguna, 2009.eko abenduak 3

Dominak gaur eguerdian eman dizkiete, Kultura eta Turismo departamentuko patio isabeldarrean


Agintariak eta NNAEko eta NNKEko buruak, Nafarroako Urrezko Domina jaso ondoren.

NNAEk eta NNKEk Nafarroako Urrezko Domina jaso dute, nekazaritza elikagaien sektorean egin dituzten ekarpenengatik ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko presidente Miguel Sanz Sesman eman dizkie Nafarroako Urrezko Dominak, gaur eguerdian, Nafarroako Nekazari eta Abeltzainen Elkarteari (NNAE) eta Nafarroako Nekazaritza Kooperatiben Elkarteari (NNKE) nekazaritza elikagaien sektorean egin dituzten ekarpenengatik. Ekitaldia Kultura eta Turismo departamentuko patio isabeldarrean egin dute eta foru erkidegoko agintari eta ordezkari nagusiak bertaratu dira.

Nafarroako Urrezko Domina erkidegoaren interesak defenditzen eta sustatzen lan nabarmena egiten duten pertsona edo erakundeei Nafarroako Gobernuak ematen dien sari nagusia da. Oraingoan, aipatu bi erakundeek nekazaritza elikagaien sektorea sustatzeko egin duten lana eta erakutsi duten gogo, erantzukizun eta konpromisoa aintzatetsi ditu Gobernuak; sektore hori, izan ere, Nafarroako ekonomian oinarrizkoa eta erabakigarria da.

Alde horretatik, Nafarroako Gobernuko presidenteak esan du nekazaritza elikagaien sektoreak Nafarroa garatzeko "funtsezko" izaten jarraitzen duela, "ahalmen ekonomiko handia" duelako, batetik, eta foru erkidegoan orekari eta lurralde kohesioari eusteko "ekarpen oso handiak" egiten dituelako. Horren harian, adierazi du “domina horiek, benetan, gure herrietan bizi diren eta lan egiten duten milaka gizon-emakumeentzat” direla, eta horiei guztiei Nafarroako Gobernuaren babesa eskaini die, sektoreak aurrera egin dezan.


Nafarroako Urrezko Dominak emateko ekitaldira bertaratu den jendea.

Agintari ugari bertaratu dira NNAEri eta NNKEri Nafarroako Urrezko Dominak emateko ekitaldira. ( irudia handitu )

Sanz presidenteak, gainera, NNAEko eta NNKEko presidente izandako Jose Joaquin Perez de Obanos gogoratu du, Barajas aireportuko istripuan hil baitzen. Haren gainean esan du "arduraren, borrokaren eta konpromisoaren eredu eta, aldi berean, elkarrizketaren, uste osoaren eta adostasunaren eredu" izan zela. “Haren adorea eta eskuzabaltasuna gogoratuz gero, ikusiko dugu nekazaritza eta abeltzaintza sektoreak hobetzeko lan egitea posible dela eta lan horri eutsi behar diogula gogor".

Sariak erakundeen oraingo buruek jaso dituzte: NNAEren izenean, Jose Joaquin Iriarte Ayestaranek; eta NNKEren izenean, Jose Maria Martinez Diazek.

Bi erakundeen izenean, Iriartek eskerrak eman ditu eta esan du sari horiek ez lituzketela jasoko nekazaritzan eta abeltzaintzan lan egiten duten gizon eta emakume guztien laguntzarik gabe. “Bene-benetan, eskerrik asko gizon-emakume horiei guztiei", esan du. Azkenik, adierazi du sari horiek indarra ematen dietela sektorearen alde lan egiten jarraitzeko, hura ere krisian baitago.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Discurso del Presidente Sanz
Medallas de años anteriores

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa