(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Baluarteko areto nagusia jendez bete zen Nafarroaren Eguneko kontzertuan ostirala, 2009.eko abenduak 4

Bob Esponja ikuskizunaren Iruñako bi saioetarako sarrerak agortu egin ziren, eta gaurko Lizarrako saiorakoak eta biharko Tuterako saiorakoak ere agortuta daude


2009ko Nafarroaren Eguneko kontzertua

Yu-Chien Tsen biolin-jotzailea, Nafarroako Orkestra Sinfonikoarekin. ( irudia handitu )

Baluarte Batzar Jauregi eta Auditorioko areto nagusia jendez bete zen atzo. Izan ere, Nafarroaren Eguneko kontzertua eman zuten Iruñako Orfeoiko Haur Kantariek, Nafarroako Orkestra Sinfonikoak eta Nazioarteko Pablo Sarasate biolin lehiaketaren azken edizioa irabazi duen Yu-Chien Tsen biolin-jotzaileak.

Kontzertuari Iruñako Orfeoiko Haur Kantariek eman zioten hasiera. Juan Gainzaren zuzendaritzapean lau abesti kantatu zituzten: Japoniako kantu tradizional bat, “Donna, donna” (Carl-Bertil Agnestigen moldaketa), “Aizu Bandai San” (Hiroshi Ishimaruren moldaketa), eta “Dubula”, Afrikako kantu tradizional bat. Gero, Cristobal Soler zuzendari zutela, Nafarroako Orkestra Sinfonikoak eta Yu-Chien Tseng biolin-jotzaileak, solista moduan, honako hauek interpretatu zituzten: Felix Mendelssohnen biolinarentzako mi minorreko kontzertua (op.64) eta Antonio Dvoraken mi minorreko 9. sinfonia, Mundu Berriarena (op.95). Yu-Chien Tsengek 15 urte dauzka eta Nazioarteko Pablo Sarasate Biolin Lehiaketako 10. edizioa irabazi zuen; lehiaketan Sarasate musikari iruindarraren obrek interprete onenaren saria ere lortu zuen.

Bob Esponja Lizarran eta Tuteran

Nafarroaren Eguneko egitarauan Bob Esponja marrazki bizidunaren ikuskizun bat ere jarri dute. Iruñan bi saio egin ondoren (bigarrena antolatu zuten sarrera eskaria handia zelako), gaur Lizarran arituko dira, udal kiroldegian, arratsaldeko 17.00etan; eta bihar Tuteran, Elola kiroldegian, arratsaldeko 17.00etan baita ere.
2009ko Nafarroaren Eguneko haurrentzako ikuskizuna

Bob Esponja Labrit frontoian. ( irudia handitu )

Iruñako bi saioak Labrit frontoian egin zituzten eta 2.400 lagun baino gehiago bildu ziren han, gehienak haurrak, familiekin. Ikuskizunak 75 minutu irauten du eta kontatzen du Bob Esponjari urtebetetze festa bat antolatzen diotela, hura konturatu gabe. Izan ere, 10 urte dira marrazki bizidun horren istorioak telebistan ematen hasi zirela.

Sarrerak doakoak dira. Hala ere, bost euro balio dituen gonbidapen txartel solidario bat jaso behar da; bildutako dirua haurrei laguntzen dieten gobernuz kanpoko erakundeei emango zaie. Lizarrako saiorako sarrerak udal kiroldegian zeuden eskura, baina dagoeneko agortuta daude. Tuterako bulego turismoan ere biharko saiorako sarrera guztiak banatu dituzte.


Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa