(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Zergapekoek jada PFEZ 2009 aitorpenaren simulatzaile kontsultatzea dute Gobernuaren web orrialdean ostirala, 2009.eko abenduak 4

Nafarroako Zerga-Ogasunak bi aukera eskaintzen ditu: etxean autolikidazioa jasotzea edo bertara Internet bidez jotzea


Nafarroako Zerga-Ogasunak Nafarroako Gobernuaren web orrialdean (www.navarra.es) Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zergaren (PFEZ) aitorpenaren simulatzaile ofiziala ezarri du, 2009ko diru-sarrerei dagokiena eta hurrengo udaberrian aurkeztu beharrekoa, era horretan, zergapekoek zerga-erabakiak har ditzaten 2009 urtea amaitu aurretik.

Programa informatiko horrek era anonimoan errentaren gaineko zergaren aitorpena egiteko aukera eskaintzen du, egiten duena zein Ogasuna lotetsi gabe; izan ere, ez da zergapekoak sartutako datuen inolako erregistrorik gordetzen. Aplikazio telematiko horretara jotzeko ez da beharrezkoa inolako baimenik.

Simulatzaileak, web orrialdearen orrialde nagusiko zerbitzuen ataletik sarbidea duenak, kuotaren kalkulua egiten du, 2009ko zerga-aldirako neurri fiskalak ezarrita, gaur egun Nafarroako Parlamentuan eztabaidatzen ari direnak, eta beraz, onartu barik daudenak.

Autolikidazioa, eskuragarri Interneten

Horrez gain, Zerga Ogasunak herritarrei autolikidazio-proposamenaren komunikazioa-jakinarazpena nola jaso nahi duen erabakitzeko aukera eskaintzen dio, betiere bidaltzeko aukeratuko balitz; izan ere, Internetetik deskarga daiteke zergapekoaren aurretiazko identifikazioarekin.

Berrikuntza horren arrazoia da PFEZren aitorpenaren pasa den kanpainan postaz bidalitako 170.000 autolikidazio-proposamenen jasotzaileen kopuru handi batek, Internet bidez egiten ditu Zerga Ogasunarekiko kudeaketak, eta zergapekoekiko harremanen modernizazioaren aldeko apustu bezala, bi aukera eskaintzen ditu: autolikidazioak etxean jasotzea, orain arte egin den bezala, edo euren ordenagailuetatik direneko fitxategi informatikora jotzea.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa