(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Tokiko sektore publikoaren zorpetze maila txikia izan zen 2007an ostirala, 2009.eko abenduak 4

Zorpetzea diru-sarrera arrunten %5 izan zen eta muga %16 da


Tokiko sektore publikoaren zorpetzea txikia izan zen 2007an, %5ekoa, hain zuzen. Beraz, mugatik oso urrun dago: zorpetze mailaren muga diru-sarrera arrunten %16 da. 2007an gastuak asko handitu ziren, gehienbat kapital gastuak, eta, bereziki, inbertsio errealean egindakoak. Datu horiek Toki Administrazioko Gestio eta Lankidetza Ekonomikoko Zerbitzuak 2007. urtearen gainean egindako txostenekoak dira; txosten hori Comptos Ganberari eman diote.

Tokiko sektore publikoari buruzko txostenaren oinarriak dira Nafarroako Gobernuko toki erakundeek onartu eta aurkeztutako kontu orokorretako eta aurrekontuen likidazioetako datuak. 2007ko analisirako 265 udalerriren, 67 mankomunitate eta elkarteen eta 319 kontzejuren informazioa bildu dute. Guztira 272 udalerri, 74 mankomunitate eta elkartea eta 353 kontzeju daude; horrek esan nahi du erakunde horien guztien %97,4 (biztanleen %99,7), %90,5 eta %89 daudela ordezkatuta, hurrenez hurren.

Sektore publikoaren 2007ko finantza egoeraren arabera, 21,9 milioi euroko aurrekontu defizit egokitua zegoen, gehienbat inbertsioengatik; gainera parametroak, ordea, positiboak dira. Urte hartan 70,7 milioi euroko aurrezki garbi positiboa lortu zen; horrek esan nahi du toki erakundeek gehiago zorpetzeko ahalmena dutela. Halaber, 2007ko abenduaren 31n, tokiko sektore publikoak 220,6 milioi euroko soberakina zeukan altxortegian; zenbateko horretatik 56,8 milioi euro gastu orokorretarako ziren.

Gauzak horrela, 2007ko eragiketa arruntekin finantza bitarteko nahikoa lortu ziren funtzionamendu gastuetarako eta zorpetzeak eragindako kargari (diru-sarrera arrunten %5) aurre egiteko.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa