(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak “Registros de la Casa de Francia: Carlos I el Calvo (1328)” liburua editatu du astelehena, 2009.eko abenduak 7

Liburu horrek, Juan Carrascok eta Marcelino Beroizek egindakoak, dinastiak koroa hartu zueneko urteko Erresumaren kontabilitatea biltzen du


Carlos “el Calvo”-ren kontabilitate-liburua 1326

Argitalpenaren azala. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, Kultura eta Turismo Sailaren bidez, “Registros de la Casa de Francia: Carlos I el Calvo (1328)” liburua editatu du, Acta Vectigalia Regni Navarrae bildumakoa, Serie I. Compos Reales. Erregistroak(XII. Tomoa, I. Liburukia). Liburuaren autoreak Juan Carrasco Pérez eta Marcelino Beroiz Lazcano. Tirada 500 alekoa izango da eta 30 euroan dago salgai.

Lehen liburuki horretan, 1328. urtean ofizial, merino eta baile, amiradio eta bestelako jasotzaileen kontuak (comptos) editatzen dira, urte garrantzitsua, dinastia-aldaketa eragin baitzuen: Carlos I.-arekin Capetoen dinastia amaitu zen, eta Nafarroako koroa Evreux dinastiari laga zioten.

Atariko ohar batean edukien azterketa sakona egin zen eta, dagozkien koadroetan, aipatutako kontabilitatearen egoera numerikoak islatzen dira. Liburukiak pieza desberdinen eta izen berezien laminen aurkibidea biltzen du osteko azterketa errazteko. Bigarren liburuki baten edizioa aurreikusita dago urte bereko Diruzaintzaren Liburuaren eta kontabilitate-errolde batzuetako kontuak bilduko dituena, erregeordeek kudeatutakoak, nahi zituzten errege-erreginak iritsi bitartean. Lehen 23 erregistro horiekin eta Parisen direnekin proiektu honen lehen fasea jada amaituta dago.

Autoreen biografia

Juan Carrasco Pérez Erdi-Aroko Historian katedraduna da Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Halaber, besteak beste, ondoko ardurak izan ditu: Giza eta Gizarte Zientzia Fakultateko Dekanoa; Nazioarteko Harremanetarako Errektorearen Dekano Laguntzailea; Nafarroako Unibertsitate Publikoko Geografia eta Historia Saileko Zuzendaria; Irakaskuntza Erretoreordea; “Príncipe de Viana” aldizkariko Zuzendaria; Tuterako Judo Topaguneen Batzorde Zientifikoko Presidentea; Lizarrako Erdi-Aroko Ikasketa Asteen Batzorde Zientifikoko Presidenteordea; Nafarroako akademikoa Historiako Erret-Akademian (2001). Bere ikerkuntza ildo nagusiak ondokoak dira: Nafarroako Erreinuko hiri eta hirigintzaren Historia; Juduen Historia; Fiskalitate eta finantza publikoen Historia eta Mundu korporatiboa eta hiri-elkartasunak.

Marcelino Beroiz Historian Doktorea eta Lizentziaduna da Nafarroako Unibertsitatean. Nafarroako Unibertsitate Publikoko José María Lacarra Ikerkuntza-Taldeko kidea da eta Nafarroako Artxibategi Nagusiko digitalizatutako fondoen katalogaziorako laguntzaile aktiboa da.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa