(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Bihartik aurrera Nafarroa izango da Espainiako lehen lurraldea TDT trantsizioa burutzen asteazkena, 2009.eko abenduak 9

“Ilunaldi analogikoaren” bigarren eta azken faseak 230 udalerri biltzen ditu eta 540.000 pertsonei eragiten die


TDT

Nafarroako populazioaren %99k TDT estaldura du.

Bihartik aurrera, goizeko 10etan, Nafarroa Espainiako lehen lurraldea izango da Lurreko Telebista Digitalerako trantsizioa burutzen. Ordu horretan, Foru-Erkidegoan diren Industria Ministerioaren eta Nafarroako Gobernuaren sareetako 53 errepikagailu etetea aurreikusita dago, eta une horretatik aurrera, 230 udalerrik eta 540.000 pertsonak seinale analogikoa jasotzeari utziko diote, Enpresa zuzendaria den Begoña Urien Angulo andreak prentsaurrekoan emandako datuen arabera.

Emisio analogikoek eta TDTkoek elkarrekin dihardute 2007ko apiriletik. “Ilunaldi analogikoa” bi fasetan gertatu da Nafarroan. Lehenengoan, pasa den ekainaren 30ean burututakoan, Erribera eta Tierra Estellako (810.000 biztanle inguru) zati bateko biztanleek emisio analogikoak jasotzeari utzi zioten. 2007. urtetik, Nafarroako Gobernuak TDT ezartzeko 10,7 milioi euro baino gehiago inbertitu ditu, besteak beste, komunikabide-sarren ekitazioa eta sare-konexioak, informazio-kanpainak, laguntzak, etab.

Nafarroan, populazioaren %99,5ek TDT estaldura du eta %99k sistema hori ezagutzen du, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegua Sailaren datuen arabera. Horrez gain, etxebizitzen %93,6 TDTra egokituta daude, nazio mailan ehunekoa %85ekoa denean. Horrela, Nafarroa teknologia berri horren ezarpen-maila handiena duen erkidegoa da.

Hala ere, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegua Sailak, ikus-entzuleei gomendatzen die, hartzean litezkeen arazo teknikoen aurrean, antena-jartzaile profesionalekin harremanetan jartzeko. Halaber, informazioa lor dezakete Nafarroako Gobernuaren Web Atarian (www.navarra.es) edo 948 010 110 telefono-zenbakian. Nafarroako Gobernuak TDTaren informazio-telefono hori jarri zuenetik, pasa den azaroaren 12an, 617 dei jaso dira.

Ilunaldiaren ondorioz sor daitezkeen arazoen artean ondokoak daude: TDT ez jasotzea etxebizitza gerizpe zonaldean dagoelako; antena orientatuta ez izatea; telebista egokitu ez izana (TDT ez izatea edo dekodifikadorerik ez izatea); kanalak sintonizatu ez izana; edo arazoak konexio-kableetan edo gailuetan. Aipatzeko da “ilunaldi analogikoaren” prozesuak ez duela ETB euskal telebista publikoan eragiten, ohiko kanalen bidez ikus daitekeena.

Jarraipen-Batzordea eta telekomunikazio-sarea

Nafarroako Gobernuak ilunaldiaren jarraipen-batzordea sortu du emisio analogikoen etete-prozesua berrikusteko eta sortutako alderdi teknikoak konpontzeko. 25 pertsonak dihardute, Foru Administrazioetako ordezkari eta Opnatel sozietate publikoko pertsonalaren (Albertis taldearena, Espainiako telebista-seinalearen enpresa arduraduna) eta telefono bidezko informazio-zerbitzuen artean.

TDTrako Nafarroako Gobernuaren telekomunikazio-sarea ondokoek osatzen dute: kable bidezko 57 tele-banatzailek; halaber, uhin bidezko 46 berremisio-zentrok; eta antena parabolikoek, satelite bidezko hartzeetarako, estaldurarik gabeko zonaldeetan TDTrako sarbidea errazten dutenak. Horri dagokionez, gogoratu Nafarroako Gobernuak laguntzak ematen dituela, 175 euro etxebizitza bakoitzeko (inbertsioaren %40), satelite bidezko hartzaileak instalatzeko. Diru-laguntza horien helburua estaldurarik gabeko zonaldeetako pertsonei seinale digitalerako sarbidea erraztea da, era horretan, nekazal guneen bazterketa ekiditeko. Kanpaina 2010. urte amaiera arte luzatuko da, eta aurrekontua 200.000 eurokoa da.  
Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Presentación 'apagón analógico' 10 de diciembre

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa