(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ibili Kirolak elkarteak irabazi du kirol integrazioko aurtengo lehen saria asteazkena, 2009.eko abenduak 9

Nafarroako Kirol Institutuak antolatutako sariketan Antox eta Anasaps elkarteak geratu dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren


Kirol integrazioko sariak

Kirol integrazioko sariak emateko ekitaldia. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Kirol Institutuaren bitartez, kirol integrazioko sariak eman ditu. Sari horien asmoa da minusbaliatuak eta gizarte egoera ahulean dauden edo gizarteak baztertzeko arriskua duten pertsonak integratzea errazten duten kirol jarduera eta proiektuak aintzatestea eta babestea. Aurten, bigarren edizioan, epaimahaiak Ibili Kirolak, Antox eta Anasaps elkarteak saritu ditu.

Lehen saria (5.000 euro) Ibili Kirolak elkarteak jaso du. Izan ere, minusbaliatu fisikoentzat Nafarroan dagoen kirol elkarte bakarra da. Elkartean, minusbaliatuek kirola egiten edo lehiaketetan parte hartzen hasteko aukera dute. Elkartearen helburu nagusia da egokitutako kirolak normalizatzea: mahaiko tenisa, txirrindularitza, atletismoa eta eskia, adibidez. Horretarako, Espainiako mahaiko tenis egokituko lehiaketetan, txirrindularitza criteriumetan, Iruñako maratoian eta eski jaitsierako probetan parte hartzen dute.

Bigarren saria (4.000 euro) Anasaps elkarteak jaso du, buruko gaixotasun kronikoak dituztenentzako "Kirol ibilbidea" proiektuagatik. Proiektu horren bitartez kirol jarduera egokituak eskaintzen dituzte: areto futbola, zaintzeko gimnasia, igeriketa, ibilaldiak, eskupilota, gorputz jarrera moldatzea eta yoga. Jarduera horiek Iruñan, Tuteran, Tafallan eta Lizarran egin ditzakete.

Azkenik, hirugarren saria (3.000 euro) Antox elkarteari eman diote, "Kirola Larraingoan" proiektuagatik. Kirol proiektu horren helburua da gizarte egoera ahulean edo gizarteak baztertzeko zorian dauden pertsonen premiei erantzutea, kirol jarduerak eskainiz: areto futbola, mendi ibilaldiak, zaintzeko gimnasia, eskupilota eta pala, adibidez. Jarduera horiek antolatzen dituzte, adibidez, alkoholarekiko edo beste droga batzuekiko mendetasuna duen jendearentzat.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa