(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Itunpeko ikastetxeetako gizarte egoera ahuleko ikasleek 418.700 euro jasoko dituzte asteazkena, 2009.eko abenduak 9

Laguntza hori izango da ikasleen ekipamenduko eta jantokiko gastuak ordaintzeko


Nafarroako Gobernuak 418.700 euro jarriko ditu foru erkidegoan itunpeko ikastetxeetako gizarte egoera ahuleko ikasleei laguntzeko. Laguntza horiek izango dira 2009-2010 ikasturtean ikasleen ekipamenduko eta jantokiko gastuak ordaintzeko. Antolamendu, Kalitate eta Berrikuntzako zuzendari nagusi Teresa Aranaz Jimenezek orain dela gutxi sinatutako erabaki batean jaso dute hori.

Laguntza horien helburua da, neurri batean, gizarte eta kultur egoera ahulean dauden ikasleek integratzeko dauzkaten eragozpenak gainditzea.

Laguntza horietarako guztira 418.700 euro jarriko dituzte: 293.650 euro jantoki zerbitzuko gastuak ordaintzeko eta 103.050 euro ikasleen ekipamendua ordaintzeko. Horrez gain, 22.000 euro jarri dituzte ikastetxeentzat, etorkinen edo gizarte egoera ahuleko ikasleen portzentajea %18 baino handiagoa bada. Zenbateko osagarri hori izango da ikasle horiei arreta emateko sortzen diren funtzionamendu gastuak ordaintzeko.

Jantokiko laguntzak (350 euro) 839 ikaslek jaso dituzte; eta ekipamendurako laguntzak (150 euro) 687 ikaslek. Halaber, 18 ikastetxek 22.000 euro jaso dituzte, etorkin edo gizarte egoera ahuleko ikasle asko dituztelako.

Laguntzak jaso dituzten ikasleak foru erkidegoko 45 ikastetxe hauetakoak dira: Escuelas Pías (Abartzuza), Sagrado Corazon (Altsasu), Mater Dei (Aiegi), Santa Luisa Marillac (Barañain), Labiaga Ikastola (Bera), Sagrado Corazon (Bera), Amor de Dios (Burlata), Irabia (Burlata), Notre-Dame (Burlata), Regina Pacis (Burlata), Miravalles-El Redin (Zizur Txikia), San Fermin Ikastola (Zizur Txikia), Mater Dei-Puy-Anderaz (Lizarra), Santa Ana (Lizarra), Andra Mari Ikastola (Etxarri Aranatz), Sakana Ikastola (Etxarri Aranatz), Argia Ikastola (Fontellas), Tantirumairu Ikastola (Lesaka), La Milagrosa (Lodosa), Nuestra Señora de los Dolores (Mendabia), Luis Amigo (Mutiloabeiti), Calasanz (Iruña), Esclavas del Sagrado Corazon (Iruña), Hijas de Jesus (Iruña), La Compasion-Escolapios (Iruña), Cardenal Larraona (Iruña), Nuestra Señora del Huerta (Iruña), Sagrado Corazon (Iruña), San Cernin (Iruña), San Ignacio (Iruña), Santa Catalina Laboure (Iruña), Santa María la Real (Iruña), Santa Teresa de Jesus (Iruña), Santisimo-Sacramento (Iruña), Santo Tomas (Iruña), Ursulinas (Iruña), Vedruna (Iruña), Zangozako Ikastola (Zangoza), Escuelas Pías (Tafalla), Garces de los Fayos Ikastola (Tafalla), San Jose (Tafalla), Anunciata (Tutera), Compañia de Maria (Tutera), San Francisco Javier (Tutera) eta La Presentacion (Atarrabia).


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa