Ikusi egun honetako albiste gehiago
Gobernuak 106,9 milioi euro eman ditu Nafarroako nekazaritza sektorea laguntzeko 2009ko kanpainan
osteguna, 2009.eko abenduak 10
Laguntzarik ez duten zonaldeetarako eta nekazal-ingurumen neurrien zenbatekoa %71 hazi da 2006. urtekoaren aldean
Nafarroako Gobernuak, 2009ko kanpainan, 106,9 milioi euro emango ditu nekazaritza eta abeltzaintza sektoreko 18.000 ekoizle laguntzeko. Zenbateko horretatik: 103,4 milioi 2009 urtean ordainduko dira (93,5 milioi jada ordaindu dira eta hilabete honetan hamar gehiago ordainduko dira) eta gainontzeko 3,5 milioi, 2010. urtearen lehen seihilekoan.
Horrela adierazi du prentsaurrekoan Begoña Sanzberro Iturriria Nekazal Garapena eta Ingurumeneko kontseilariak; halaber, laguntza ekonomiko bakoitzaren ezaugarriak zehaztu ditu. Horretan, Nekazaritza eta Abeltzaintzako Ignacio Guembe Cervera zuzendari nagusiaren laguntza izan du.
Kontseilariaren arabera, nekazari eta abeltzainei emandako laguntzak hiru taldetan banatu daitezke: Erkidegoko Nekazal Politikari (PAC) zuzendutako diru-laguntza zuzenak; laguntzarik gabeko eta mendialdeko zonaldeetako nekazaritza eta abeltzaintza sektorekoak; eta ingurumen laguntzak, ingurumenarekiko praktika errespetagarriagoak sustatzeko. Azken bi kontzeptu horietarako zenbatekoak %71 handiagoak dira, 2006. urtekoen aldean, aurreko legealdiaren amaiera, eta Nafarroako Nekazal Garapenerako Programaren amaieran.
Gehiago irakurri:
Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.
- Dokumentazioa:
- Audioa
- Bideoa
- Ayudas al sector agrario (rentas) ppt