Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Saria Beiren eman dute, Lazaro Galdianoren jaioterrian, "El bebedor de lágrimas" liburuaren kalitatea aintzatesteko asmoarekin
Sanz presidenteak argitaletxeko zuzendariari eman dio sariaren egiaztagiria.
(
irudia handitu
)
Presidenteak Jose Lazaro Galdianoz hitz egin du, eta hark egindako argitalpen lana nabarmendu du. Izan ere, “La España moderna” aldizkaria argitaratu zuen, besteak beste. Aldizkari horretan hainbat idazlek parte hartu zuten: Benito Perez Galdosek, Emilia Pardo Bazanek, Miguel de Unamunok, Jose Echegarayk eta Marcelino Menendez Pelayok, adibidez. Gainera, aldizkari horretan argitaratu ziren lehen aldiz gaztelaniaz hainbat idazle unibertsalen testuak, Balzac, Dostoievski eta Tolstoiren lanak, esaterako.
Miguel Sanzek nabarmendu du sariak Nafarroako “gizon adimentsu, jakitun, finantzari, ekintzaile, arte bildumagile, liburuzale eta editore” handi baten izena daukala. Sariaren asmoa da, hain zuzen, Lazaro Galdianok egindako lana "eskertzea, aintzatestea eta omentzea; izan ere, kulturaren alde egin zuen beti eta izugarri eskuzabala zen, gizarte osoari, espainiar guztiei eman baitzien bere arte eta liburu bilduma ikusgarria".
Ahora Ediciones de Bibliofilia argitaletxeko arduradunak zoriondu ondoren, Nafarroako Gobernuko presidenteak "egiten duten argitalpen lan bikainari eustera" bultzatu ditu. Argitaletxeak, izan ere, bibliofiliaren alorrean argitaratutako liburu onenen hiru aipamen jaso ditu Kultura Ministerioaren eskutik; baita beste hainbat sari ere, horien artean gaur Nafarroako Gobernuak eman diena.
"El bebedor de lágrimas"
Lazaro Galdiano saria Nafarroako Gobernuak sortu zuen, joan den martxoaren 30ean onartutako foru dekretu baten bitartez. Sariaren xedea da arteari buruzko liburuen eta ikerketen argitalpena sustatzea eta aintzatestea. Halaber, Jose Lazaro Galdiano intelektual, bildumagile, editore, finantzari eta ekintzaile nafarrari omenaldia egiteko modu bat ere bada. Deialdian Beireko Udalak eta Lazaro Galdiano Fundazioak parte hartzen dute. Aurten, saria 3.000 eurokoa izan da.
Epaimahaikideek urriaren 22an egin zuten bilera, Lazaro Galdiano Fundazioaren egoitzan, Madrilen, eta saria “El bebedor de lágrimas” liburuari ematea erabaki zuten, “argitalpenaren kalitateagatik eta Jose Lazaro Galdianok editore eta bildumagile gisa edertasun, berezitasun eta interes artistiko aldetik ezarritako lehentasunak betetzen dituelako”.
Ekitaldia Beireko ostatuko kaperan egin dute.
(
irudia handitu
)