(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidenteak Senatuan hilaren 14an egingo duten Presidenteen 4. Biltzarrean parte hartuko du ostirala, 2009.eko abenduak 11

Nafarroako Gobernuak eredu ekonomikoa aldatzeko eta modernizatzeko antolatutako ekimenak zertan diren azalduko du


Presidenteen 2. Biltzarrean Senatuko buru Javier Rojok egin zion harrera Miguel Sanz presidenteari

Presidenteen 2. Biltzarrean Senatuko buru Javier Rojok egin zion harrera Miguel Sanz presidenteari.

Nafarroako Gobernuko presidenteak Senatuan hilaren 14an egingo duten Presidenteen 4. Biltzarrean parte hartuko du; biltzarrerako deialdia Rodriguez Zapatero estatuburuak egin du.

Biltzarrera autonomia erkidego guztietako gobernuburuak eta Ceuta eta Melilla hiri autonomoetako gobernuburuak deitu dituzte. Hasteko, erregeari agurra egingo diote. Ondoren, bitzarreko lehen saioari ekingo diote, Goiko Ganberako Pauso Galduen Aretoan. Goizeko gai zerrendaren arabera, biltzarrerako arautegi bat onartuko dute eta gai hauek landuko dituzte: batetik, estatuaren eta autonomia erkidegoen arteko elkarlana enplegu politikan; eta bestetik, ekonomia eramangarriaren garapenarekin zerikusia duten politikak.

Arratsaldean, bigarren saioan, autonomia erkidegoetako buruei gai hauen berri emango diete: Europar Batasuneko Espainiako lehendakaritzaren seihilekoko programa eta Diputatuen Kongresuak genero indarkeriaren gainean hartutako erabakia.

Miguel Sanz presidenteak esan du biltzarrera joango dela elkarlanean aritzeko eta foru erkidegoan eredu ekonomikoa modernizatze aldera antolatu eta finkatutako ekimenen berri emateko estatuko Gobernuari eta gainerako autonomia erkidegoei.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa