(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Garcia Malo kontseilaria Azkoiengo Gizarte Zerbitzuen egoitzan eta adindunen etxean egon da ostirala, 2009.eko abenduak 11

Gaztetxean eta areto kardiobaskularrean ere izan da


Garcia Malo Azkoiengo Gizarte Zerbitzuen egoitzan

Garcia Malo Azkoiengo Gizarte Zerbitzuen egoitza berrian. ( irudia handitu )

Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria, Maria Isabel GArcia Malo, Azkoiengo hainbat instalaziotan egon da gaur goizean.

Lehendabizi, Garcia Malo kontseilaria Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen egoitza berrian egon da; egoitza hori Marcillatik Azkoienera eraman zuten orain dela gutxi. Gero, adindunen San Miguel egoitzara, gaztetxera eta areto kardiobaskularrera joan da.

Joan den azaroaren 2an Nafarroako Gobernuak akordio bat adostu zuen Azkoiengo alkatearekin; alkateak San Miguel egoitzako patronatuko buru gisa sinatu zuen akordioa. Hala, Nafarroako Mendetasunaren Agentzia medio, mendetasunak dituzten pertsonentzako 16 leku jarri dituzte egoitzan (15 berri), azaroaren 2tik 2010eko abenduaren 31rako, CONCERDEP programaren barruan. Kontratua luzatu egin daiteke urtero, gehienez lau urtean, eta gehieneko zenbatekoa 363.941,34 eurokoa da. 

Orain arte, 2009an, 653 lagunentzako lekuak hitzartu dituzte 12 egoitzetan, CONCERDEP programaren barruan. Leku horietatik 367 berriak dira, mendetasunak dituzten eta lehen egoitza pribatuetan zeuden pertsonentzat; era horretan, CONCERDEP programa medio, orain egoitza publikoetan daude. Horrek esan nahi du 2009ko uztailetik hona leku publikoen kopuruak %34 egin duela gora. 

CONCERDEP programaren helburu nagusia da mendetasun handiak edo larriak dituzten eta egoitza pribatuetan dauden pertsonak egoitza publikoetan hartzea.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa