(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Corpas kontseilariak Pablo Sarasateren obra osoa biltzen duen bildumaren lehen liburukia aurkeztu du ostirala, 2009.eko abenduak 11

Bost liburukiek Iruñeko biolinistaren konposizio guztien azterketa eta edizio kritikoa bilduko dute


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo kontseilariak, Juan Ramón Corpas Mauleón jaunak, ostiral honetan, Oviedoko Unibertsitateko musikari eta katedraduna den Ramón Sobrinorekin batera, Pablo Sarasateren Obra Osoaren lehen liburukia aurkeztu du. Helburua Iruñeko biolinistaren obra zabaltzea da.


Sarasateren obra osoa.

Liburuaren azala.

Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo kontseilariak, Juan Ramón Corpas Mauleón jaunak, ostiral honetan, Oviedoko Unibertsitateko musikari eta katedraduna den Ramón Sobrinorekin batera, Pablo Sarasateren Obra Osoaren lehen liburukia aurkeztu du. Helburua Iruñeko biolinistaren obra zabaltzea da.

2008. urtean Pablo Sarasateren heriotzaren urtemuga ospatu denez, Kultura eta Turismo Sailak -Príncipe de Viana Erakundeak jardunaldi batzuk jarri zituen abian musikari eta konpositorearen obra azpimarratzeko eta hedatzeko, interpretazio zein konposizio ikuspegitik.

  Ildo horretatik, 2008. urtean Koedizio Hitzarmena sinatu zen Instituto Complutense de Ciencias Musicales-ekin (ICCMU) biolinistaren musika ondarea berreskuratzeko eta eguneratzeko. Jardueren artean, besteak beste, Pablo Sarasateren obra guztien azterketa eta edizio kritikoa jarri zen abian,obraren hedapena eta interpretazioa ahalbideratzeko; halaber, litekeen grabazioa egitea.

Bost liburukik osatzen dute edizioa, Musica Hispana bildumaren ereduaren arabera, Sarasatek konposatutako obren partitura guztiak biltzen dituena. Edizioaren aurrekontua 50.000 eurokoa da, eta tirada 500 alekoa izango da. Horrez gain, ICCMUk horren nazio eta nazioarteko hedapena bermatzen du. Nafarroako Gobernuak, Kultura eta Turismo Sailaren bidez, 12.000 euroko ekarpena egin du.

Edizio-lan horren atzean ICCMUko musikologoek egindako azterketa zehatza dago, lehen eta ondokoa Sarasateren obraren ezagutzan. Katalogo horri obra ezezagunak edo ia ezezagunak gehitu zaizkio, esaterako, “Los pájaros de Chile”, Sarasatek konposatutakoa bere bira amerikarrean eta Nafarroako Gobernuak berriki eskuratutakoa.
Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa