(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 5 milioi euro eman ditu Iruñean nahasmen mental larria duten pertsonentzako egoitza eraikitzeko astelehena, 2009.eko abenduak 14

Alemanes (Chantrea) zonaldean kokatuta, hasiera batean 30 pertsona artatuko ditu


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak gaurko sesioan Nafarroako Mendekotasunerako Agentziaren zuzendari kudeatzaileari aurretiazko izapidetze eta zenbait urtetarako obra-kontratua baimendu dio Iruñean nahasmen mental larria duten pertsonentzako birgaitze psikosozialeko egoitza eraikitzeko, 2012 Nafarroa Planaren lehentasuneko jardueratzat. Horretarako zenbait urtetarako gehieneko gastuaren konpromisoa hartzea baimendu da, 4.992.389,99 eurokoa, ondoko eran banatuta: 1.656.700 euro 2010. urterako eta 3.335.689,99 euro 2011. urterako. Halaber, zenbait urtetarako gehieneko gastua baimentzen da, 43.300 eurokoa 2010. urtean eta 71.700 euro 2011. urterako.


Nafarroako Gobernuak gaurko sesioan Nafarroako Mendekotasunerako Agentziaren zuzendari kudeatzaileari aurretiazko izapidetze eta zenbait urtetarako obra-kontratua baimendu dio Iruñean nahasmen mental larria duten pertsonentzako birgaitze psikosozialeko egoitza eraikitzeko, 2012 Nafarroa Planaren lehentasuneko jardueratzat.

Horretarako zenbait urtetarako gehieneko gastuaren konpromisoa hartzea baimendu da, 4.992.389,99 eurokoa, ondoko eran banatuta: 1.656.700 euro 2010. urterako eta 3.335.689,99 euro 2011. urterako. Halaber, zenbait urtetarako gehieneko gastua baimentzen da, 43.300 eurokoa 2010. urtean eta 71.700 euro 2011. urterako.

Birgaitze psikosozialeko zentroa (CRPS) eguneko zentroa da, nahasmen mental larria duten pertsonentzat, ahalik eta autonomia pertsonal eta sozial eta gizarteratze maila handiena lortzeko, beharrezko baliabideak eskainita bere inguruan baldintza normalizatu eta duinetan bizitzeko.

Etxe-egoitza erkidegoko egoitza-baliabidea da, nahasmen mental larria dutenei zuzendutakoa. Arreta-gaitasuna, kasu horretan, 30 erabiltzailetan oinarritzen da, etengabean alojamendua, janaria, zainketa eta euskarriak eskaintzeko; halaber, birgaitzeko laguntza.

Etxe-egoitza hori eraikitzeko, Iruñeko Udalak, kokapen-aldaketa erabaki ondoren, Gizarte Gaiak, Familia, Gazteria eta Kirol Sailari doan laga dio “Alemanes” Exekuzio-Unitateko 7.a partzela. Alemanes Exekuzio-Unitateko 7.a partzelan baliabidea kokatzeko proiektuan egindako aldaketa jada onartu da eta 18 hilabeteko exekuzio-epea ezarri da.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa