(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Pirinio Atlantikoetako gobernuburua Burgi, Izaba eta Frantzia lotzen dituen errepidea ikustera joan da asteartea, 2009.eko abenduak 15

Errepidea orain dela gutxi berritu dute, segurtasuna hobetzeko eta neguan elurra kentzeko makinak errazago ibiltzeko


Agintari frantsesak Burgi, Izaba eta Frantzia lotzen dituen errepidean.

De Miguel, Lasserre, Alba eta Cassabone Burgi, Izaba eta Frantzia lotzen dituen NA-137 errepidean. ( irudia handitu )

Pirinio Atlantikoetako gobernuburua, Jean Jaques Lasserre, Burgi, Izaba eta Frantzia lotzen dituen NA-137 errepidean izan da gaur goizean. Izan ere, errepidea hobetzeko eta moldatzeko obrak egin dituzte 14,2 kilometroan, Belaguako bailaran eta Larrako eremu karstikoan, hain zuzen. Ekitaldian Lasserrerekin batera egon dira Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Laura Alba Cuadrado, eta Aretteko eta Izabako alkateak, Pierre Casabonne eta Angel Luis de Miguel Barace, hurrenez hurren. Errepideaz gain, eski nordikorako El Ferial zentroa ere ikusi dute.

NA-137 errepidea berritzeko proiektuaren helburua da bideko segurtasuna hobetzea eta neguan elurra kentzeko makinak errazago ibiltzea. Proiektua Nafarroa 2012 Planaren eta Errepideak Bizkortzeko Planaren barruan dago; azken plan hori Nafarroako Gobernuak eta SPRIN sozietate publikoak sinatutako hitzarmen baten bitartez ari dira gauzatzen.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa