(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Bost mila eskola umek parte hartuko dute iraupen eskiko 26. eskola kanpainan asteartea, 2009.eko abenduak 15

Kanpaina Izabako eta Otsagabiako Udalek antolatu dute, Nafarroako Gobernuaren babesarekin eta diru-laguntzarekin


Iraupen eskiko kanpaina

Iraupen eskiko kanpaina.

Iraupen eskiko 26. eskola kanpainan (2009-2010) parte hartzeko 5.356 pertsonak eman dute izena, 4.964 ikaslek eta 392 irakaslek, hain zuzen. Kanpaina abenduaren 13an hasi zuten eta apirilaren 23an amaituko dute. Guztira, beraz, hamalau aste iraungo du, izena eman duten 122 ikastetxeetako ikasleek parte hartzeko aukera izan dezaten.

Iraupen eskiko lehenbiziko eskola kanpaina 1984an antolatu zuten, Izabako Udalak eta Nafarroako Gobernuaren Kirol Zerbitzuak, hain zuzen; kanpaina hartan 505 eskola ume nafarrek parte hartu zuten. Ordudanik, kanpaina garrantzia hartzen joan da Nafarroako ikastetxeetan.

Eski kanpainetan gero eta jende gehiagok parte hartzen du, neurri handi batean, Nafarroan iraupen eskia garrantzia hartzen joan delako. Iraupen eskia, izan ere, foru erkidegoko neguko kirol garrantzitsuenetako bat bihurtu da.

Gaur egun, kanpaina Izabako Udalak (Roncalia SL enpresaren bitartez) eta Otsagabiakoak antolatzen dute, Nafarroako Gobernuaren Nafarroako Kirol Institutuaren babesarekin eta diru-laguntzekin. Kanpaina abenduan hasi eta apirilean amaitzen da; aste zuri esaten zaien horietan gauzatzen da, beraz.
 
Ikastetxeentzako egutegia zozketa bidez egiten da. Zozketan esku hartzen dute aipatu bi Udaletako, Nafarroako Kirol Institutuko eta ikastetxeetako ordezkariek.
 
Urtetik urtera gero eta ikastetxe eta ikasle gehiagok parte hartu dute. 2009-2010 denboraldiko kanpainan 122 ikastetxek parte hartuko dute, foru erkidegoko ikastetxeen %44,3ak.

Ikasleentzako, kanpainak 213 euro balio du; 127 euro ikasleak jarri behar ditu eta Nafarroako Gobernuak 86 euro jartzen ditu. Irakasleen kasuan, Nafarroako Gobernuak 160 jartzen ditu eta Udalek 56. Gastu horiek ordaintzen dira Udalen ekarpenekin eta Nafarroako Gobernuaren 750.000 euroko diru-laguntzarekin. Diru horrekin beste hainbat gauza ere ordaintzen dira: pistetan sartzea, ostatua, garraioa, begiraleak, minusbaliatuentzako arreta berezia, materiala eta osasun laguntza, besteak beste.

Aurreko denboraldietan bezala, minusbaliatu fisiko, psikiko eta sentsorialek ere parte hartuko dute, heziketa bereziko lau zentroko 50 gaztek, hain zuzen.

Orain arte egindako 25 eski kanpainetan (1984-2009) 91.221 irakasle eta eskola umek parte hartu dute.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa