(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Uharteko Arte Garaikidearen Zentroa gestionatzeko lankidetza hitzarmena sinatu dute asteazkena, 2009.eko abenduak 16

Hitzarmena sinatu dute Kultura kontseilariak, Juan Ramon Corpasek, eta Uharteko alkateak, Javier Basterrak


Uharteko Arte Garaikidearen Zentroa gestionatzeko hitzarmena

Uharteko alkatea eta Corpas kontseilaria, hitzarmena sinatu ondoren. ( irudia handitu )

Arte Garaikidearen Zentroa gestionatzeko lankidetza hitzarmena gaur goizean sinatu dute Kultura eta Turismo kontseilariak, Juan Ramon Corpas Mauleonek, eta Uharteko alkateak, Javier Basterra Basterrak; alkatea Sociedad Municipal de Gestion Urbanistica Areacea SA erakundeko ordezkaria eta Uharteko Arte Garaikidearen Zentroko Fundazioaren Patronatuko burua ere bada. Nafarroako Gobernuak abenduaren 14an adostutako akordioa medio hartu zuen bere gain zentroaren gestioa.

Hitzarmenaren arabera, Uharteko Arte Garaikidearen Zentroko Fundazioa 2005eko urriaren 27an sortu zuten Udalak, Areacea SA erakundeak eta Uharte Buldain Fundazioak. Foru Erkidegoko Administrazioak Fundazioa babesten du, Kultura eta Turismo departamentuaren bitartez. Hitzarmenak dio, gainera, 2009ko otsailean asmoen protokolo bat sinatu zutela eta protokolo horretan zehaztu zituztela Arte Garaikidearen Zentroa gestionatzeko alderdi bakoitzak egin beharreko lanak.
Dokumentuaren arabera, Nafarroako Gobernuaren iritziz, "Uharteko Arte Garaikidearen Zentroa arte garaikideko adierazpenak sortzeko, eztabaidatzeko eta zabaltzeko foro bihurtu daiteke eta foro horrek Nafarroako kultur erakundeen eskaintza osatu dezake". Foru erkidegoko Gobernuak, hitzarmena sinatu aurretik, nagusiak izendatzeko baldintzak adostu ditu; eta hitzartu du, baita ere, Uharteko Arte Garaikidearen Zentroko Fundazioaren finantzaketa erkidegoko aurrekontuen kargura izatea.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa