(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kultur Zikloa 09 larunbatean amaituko da Tafallan: Khous, SeiUrte eta The Uski´s izango ditugu entzungai asteazkena, 2009.eko abenduak 16

Festan Txirri, Mirri eta Txiribiton Junior pailazo taldeak eta Tafallako dantzari txikiek ere parte hartuko dute


Martzillan ikuskizuna

Kultur Zikloa 09 larunbatean amaituko da, Tafallan.

Euskarabideak antolatu duen Kultur Zikloa 09 euskarazko kultur zikloa larunbatean amaituko da, Tafallan. Amaierako festan parte hartuko dute Khous, SeiUrte eta The Uski’s musika taldeek; Txirri, Mirri eta Txiribiton Junior pailazo taldeak; eta Tafallako dantzari txikiek.

Hasteko, eguerdiko 12.00etan, ekitaldi instituzional bat egingo dute udaletxean. Ekitaldi horretan esku hartuko dute Euskarabideko zuzendari gerenteak, Xabier Azanza Arbizuk; herriko alkateak, Cristina Sota Pernautek; eta Euskara zinegotziak, Mairoga Ramires Errok. Ondoren, Tafallako dantzari txikiek dantza egingo dute Plaza Berrian. 

Arratsaldeko 17.00etan, haurrek Txirri, Mirri eta Txiribiton Junior pailazoen ikuskizuna izango dute gozagai, Kultur Etxean. 

Gero, 19.00etatik aurrera, La Kolasa gaztetxean gazteentzako topaketa egingo dute, Khous, SeiUrte eta The Uski´s taldeetako kideekin. Musika talde horiek, 23.00etan hasita, hiru orduko kontzertua eskainiko dute Tafallako Kube aretoan. 

Kultur Zikloa 09 urri amaieran hasi zen. Hilabete eta erdiko ibilaldian antzerkia, musika, zinema eta beste hainbat kultur jarduera eraman ditu Nafarroako 45 herritara, euskararen erabilera sustatze aldera.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa