(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nekazaritza Elikagaien Berrikuntza Mintegia inauguratu dute Tuteran; mintegia NEBZEk gestionatuko du asteazkena, 2009.eko abenduak 16

Nafarroako Gobernuak 2,3 milioi euro inbertitu ditu proiektu horretan


Nekazaritza Elikagaien Berrikuntza Mintegia inauguratu dute Tuterako Nekazaritza Elikagaien Hirian. ( irudia handitu )

Nekazaritza Elikagaien Berrikuntza Mintegia Tuterako Nekazaritza Elikagaien Hirian dago eta hantxe inauguratu dute. Mintegian sektoreko proiektu berritzaileak garatuko dituzte. Inaugurazio ekitaldiko buruak Landa Garapen eta Ingurumen kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria, eta Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilaria, Jose Maria Roig Aldasoro izan dira. Nafarroako Gobernuak 2,3 milioi euro inbertitu ditu proiektu horretan.

Nekazaritza Elikagaien Berrikuntza Mintegia NEBZEk, Nafarroako Enpresa eta Berrikuntza Zentro Europarrak, gestionatzen dituen berrikuntza mintegietako bat da. Zentro hori duela 21 urte sortu zuten eta Nafarroako Gobernuaren sozietate publiko bat da. Mintegia Tuterako Nekazaritza Elikagaien Hirian dago; han azpiegitura eta teknologia partekatzen dituzte, modu eramangarrian. Hiri hori Nafarroako Gobernuak sustatu du, nekazaritza elikagaien sektorea bultzatzeko.

NEBZEk enpresa berritzaileen mintegia sortu zuen 1991n, Iruñan; eta 2007an IKT enpresen mintegia. NEBZEren mintegietan jardunean aritu diren enpresen %71k aurrera egitea lortu du.

NEBZEren berrikuntza mintegietako enpresek zerbitzu hauek jaso ditzakete, doan: enpresa tutore bat, proiektuaren segimendua egiteko; berrikuntza, IKT eta irudi korporatiboko aholkularitza espezifikoa; pizgarri ekonomikoak, kanpoko zerbitzuak azpikontratatzeko; networking delakoa, topaketen eta enpresa ekitaldien bitartez; finantzaketari eta dauden diru-laguntzei buruzko informazioa; harremanak arrisku kapitalarekin eta inbertsiogileekin; enpresa arloko prestakuntza; komunikazio jarduerak, enpresei buruzko berriak zabaltzeko; administrazio zerbitzuak; dokumentuen deuseztatzea; telelana; eta liburutegia.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa