Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Jarduera hori ondokoan oinarritu da: estalkiaren eta zoladuraren erabateko berrikuntzan eta aldagelak eta biltegiak eraikitzean.
Hezkuntza kontseilariak, Alberto Catalán Higueras jaunak, gaur goizean Funes bertako udal kiroldegiaren birmoldaketa inauguratu du. Instalazio horiek udalerri horretako Eliás Teresa Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoan daude. Ekitaldian, besteak beste, Nafarroako Kirol Institutuko zuzendari-kudeatzailea, José Javier Esparza Abaurrea; Funesto alkatea, Antonio Ulzurrun, eta ikastetxeko zuzendaria, Begoña Landa Boneta, izan dira.
Egindako inbertsioa 445.000 eurokoa izan da, eta 240.000 euro Nafarroako Gobernuak eman ditu, 120.000 euro Hezkuntza Sailaren kontura eta 120.000 euro Gizarte Gaiak, Familia, Gazteria eta Kirolak Sailaren kontura, Nafarroako Kirol Institutuaren bidez. Gainontzekoa, 205.000 euro, Funesko Udalak finantzatu ditu.
Jarduera nagusia kiroldegiaren estalkia eta zoladura erabat birmoldatzea izan da. Horrekin, gabezia batzuk konpondu dira, euri uraren iragazpenak bereziki, eta instalazioen erabilera-baldintzak hobetu egin dira.
Halaber, behe solairuko eraikina eraiki da kiroldegiaren barrualdean, aldagela eta biltegi bihurtzeko. Zehazki, bi aldagela kolektibo egokitu dira, bata emakumeentzat eta bestea gizonezkoentzat, beste bat arbitroentzat eta bi biltegi, kirol-instalazioetatik sarbide zuzena dutenak.
Obrak bi fasetan exekutatu dira. Lehen fasean, 2008ko azaroa eta abendua bitartean, estalkian eta zoladuran jardun zen, eta bigarrenean, aurtengo abuztua eta azaroa bitartean, aldagelak eta biltegiak biltzen dituen eraikina eraiki da.
Birmoldaketa ostean, Funesko kirol-instalazioek ondokoa biltzen dute: 1.870 m2-ko kirol pabilioia; hiru aldagela, horietako bi 36,5 m2-koak (bata gizonezkoentzat eta bestea emakumezkoentzat) eta hirugarren bat 11,6 m2-koa (arbitroentzat); eta bi biltegi, 40 m2 eta 24 m2-koak.
Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.