(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidenteak urte berriari topa egin dio hedabideetako ordezkariekin astelehena, 2009.eko abenduak 21

Presidentearen Eguberrietako mezua hilaren 24an jarriko dute Nafarroako Gobernuaren web orrian eta Nafarroako telebista eta irratietan


Presidenteak topa egin du hedabidetako kideekin

Sanz presidenteak urte berriari topa egin dio hedabideetako ordezkariekin. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko presidenteak, Miguel Sanz Sesmak, Eguberri zoriontsua opatu die hedabideetako ordezkariei, Gobernuaren bileraren ondoren Nafarroako Jauregian egin duen topa tradizionalean.

Miguel Sanz presidenteak, Alberto Catalan Higueras eleduna eta Joaquin Ortigosa Ocon Komunikazioko zuzendari nagusia lagun zituela, aitortu du 2010. urtea “nahasia” izango dela. Dena den, presidenteak espero du urtea ahalik eta gutxien nahastea eta bizkor pasatzea, ekonomia eta enplegua beren onera etor daitezen lehenbailehen.

Eguberrietako mezuan krisi ekonomikoaz hitz egin du eta gogoratu da Nafarroan 40.000 pertsona daudela lanik gabe. “Hori du gure arazo komun nagusia, eta arazo hori konpontzeko ahalegina egingo dugu Gobernuan”, esan du Sanzek. Halaber, ustea edukitzeko eskatu du, hartu dituzten neurriei esker “Nafarroan ekonomia eta enplegua suspertu egingo direlako” eta, era, horretan, zailtasunei aurre egiteko gai izango garelako.

Nafarroako Gobernuko presidentearen Eguberrietako mezua hilaren 24an ikusi eta entzun ahal izango dugu Nafarroako Gobernuaren web atarian (www.navarra.es) eta foru erkidegoko telebista eta irratietan.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa