(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Lizason turismo aktiboko enpresa bat sortzeko proiektuari eman diote 16. Nafarroa Bermea astelehena, 2009.eko abenduak 21

Sustatzaileak, Arse Planeamiento enpresak, 354.000 euro jasoko ditu; inbertsio osoa 590.000 eurokoa da.


Nafarroako Gobernuak erabaki du Sociedad Navarra de Garantia Reciproca (Sonagar) erakundeari baimena ematea 16. Nafarroa Bermea Arse Planeamiento SL enpresari eslei diezaion, Lizason turismo aktiboko enpresa bat egiteko. Bermea 354.000 eurokoa da eta guztira 590.000 euro inbertituko dituzte. Orain arte emandako 16 bermeetatik zortzi turismo sektoreko proiektuei eman dizkiete.

Orain arteko 15 bermeak honako hauek jaso dituzte: logistika enpresa batek, automobilgintzako laguntza enpresa batek, plastikoak egiten dituen enpresa batek, bioenergiako enpresa batek, Erdialdean eta Iruñeko Arroan landa hotelak sustatzen dituzten bi enpresek, Agoitzen apartamentu turistikoak egingo dituen sozietate batek, ordezko piezak egiten dituen Iruñeko eskualdeko enpresa batek, eta arotzerian lan egiten duen eta egoitza Sakanan daukan beste enpresa batek.

Hamargarren eta hamaikagarren bermeak Agoitzeko eta Sakanako bi enpresek jaso zituzten; biak ala biak turismo jardueretan aritzen dira. Hurrengo biak Iruñeko eta Oliteko okindegi banak jaso zituzten. Hamabosgarren bermea abuztuaren 31n eman zuten, Otxobiko Jauregia landa hotel bihurtzeko. Azkena, Muesen landa hotel bat eraikitzekoa, aurreko bileran baimendu zuen Nafarroako Gobernuak.

Nafarroa Bermea Nafarroako Gobernuak krisiari aurre egite aldera 2008ko azaroaren 6an onartutako neurrietako bat da. Bermeen helburua da lanpostuak sortzen dituzten inbertsioak babestea eta finantzaketa egokia ematea, hau da, enpresa txiki eta ertainen premiekin bat datozen kostu eta epeak ziurtatzea. Izan ere, gaur egun zaila da kredituak lortzea.

Bermeak jaso ditzakete legean ezarritako jarduerek: industri inbertsioek, nekazaritza elikagaiak eraldatzeko eta merkaturatzeko jarduerek eta enpresa txiki eta ertainen turismo azpiegiturak sortzeko eta modernizatzeko jarduerek.

Bermeak 60.000 eta 600.000 euro bitartekoak dira eta ezin dute, inola ere, proiektuan egin beharreko inbertsioaren %60 baino handiagoak izan. Ondorioz, bermea jaso ahal izateko gutxienez 100.000 euroko inbertsioa egin behar da.

Nafarroako Gobernuak, Sociedad Navarra de Garantia Reciproca (Sonagar) enpresaren bitartez, 30 milioi euro jarri ditu bermeak emateko. Bermeen gehieneko epea 10 urtekoa da.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa