(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Nafarroaren Eguneko haur-jaialdian bildutako dirua bi elkartasuneko egitasmotarako eskaini du asteartea, 2009.eko abenduak 22

16.000 euro eskainiko dira Ekuadorreko adingabekoentzako elikagai eta babeserako, haurrei laguntzeko GKE-en bidez


Nafarroako Gobernuak Nafarroaren Eguneko haur-jaialdian bildutako dirua bi elkartasuneko egitasmotarako eskaini du. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, Harreman Instituzional eta Hezkuntzako Bozeramailearen bidez, Alberto Catalán Higueras, gaur goizean 8.000 euroko taloi bana eman die haurrei laguntzen dieten bi GKE-ri. Diru zenbateko hori “Bob Esponja” haur-jaialdian bildu zen.

Jaialdi hori Nafarroaren Eguneko egitarauan bilduta zegoen, foru Exekutiboak antolatutakoa Caja Navarrarekin elkarlanean. Haurrentzako ekitaldiak izan ziren Iruñean, Lizarran eta Tuteran eta bertara joateko, elkartasuneko bono-gonbidapena hartu behar izan zuten, 5 euroan.

Orotara 19.480 euro bildu ziren, eta 3.480 euro SGAEri ordaindu behar izan zaizkio. 

Horrela, gainontzeko 16.000 euro haurrei laguntzeko bi egitasmotarako izango dira. Horietako bat, Ekuadorreko Guayaquil hiriko zonalde baztertuenetako umeen elikadura eta eskolaratze programa baterako, Juan Bonal-Hermanas de la Caridad de Santa Ana Fundazioaren eskutik. Bestea, Ekuadorreko adingabeko eta nerabeen eskubideak babesteko izango da, Unicef-ek sustatutakoa.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa