(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroan osasun zerbitzua modernizatzeko 1,4 milioi euro gehiago jarriko dituzte asteartea, 2009.eko abenduak 22

Inbertsioa erdi bana finantzatuko dute Nafarroako Gobernuak eta estatukoak, “Osasuna linean II” programaren barruan


Nafarroako Gobernuak, Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak (Red.es enpresa erakunde publikoa medio) eta Osasun eta Gizarte Politika Ministerioak hitzarmen bat sinatu dute "Osasuna linean II" programa abian jartzeko. Hitzarmenari esker, foru erkidegoan Estatuko Osasun Sistemako historia kliniko digitalari eta errezeta elektronikoari buruzko proiektuak aurreratu ahal izango dituzte. Hitzarmenak 2012ko abenduaren 31ra arte iraungo du. Nafarroan ia 1,4 milioi euro inbertituko dituzte, aipatu proiektuetarako. Inbertsio hori erdi bana finantzatuko dute Foru Gobernuak eta Estatuko Administrazio Orokorrak.

Osasun departamentuko teknikari taldeek eta Red.es enpresa erakunde publikoak ekin diete programako lehenbiziko jarduerei. Batetik, laguntza sarean IKT azpiegiturak eta zerbitzu osagarriak jarriko dituzte; eta bestetik, osasuneko intranetaren nodoa egonkortzeko lanak egingo dituzte. Hori guztia osasun arloko profesionalek informazio bizkor eta seguru eskuratu dezaten.

Osasun departamentuaren IKT arloko asmo nagusia da herritar bakoitzaren osasun informazioa historia kliniko elektroniko bakar eta esklusiboan jartzea. Alde horretatik, helburuak hauek dira: laguntza sarea informatizatzea; lehen mailako koordinazioa eta koordinazio espezializatua sendotzea, arretari eusten zaiola bermatzeko; informazioa gaixoarekin batera joatea; eta herritarrentzako eOsasuneko zerbitzu interaktiboak sustatzea. 

Egiaz, herritarren informazio guztia edozein arlotatik kontsulta daiteke. Zentro gehienek informatizatutako aginduak datu base zentralizatu batean biltzen dituzte eta, hala, 2010eko lehen hiruhilekoan errezeta elektronikoko programa pilotu bat jarriko dute abian.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa