(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 18.000 euro eman dizkie Behartsuen Senidetxoei, Eguberrietako zorion txartelak ez bidalita aurreztutakoarekin asteazkena, 2009.eko abenduak 23

Gobernuak kongregazioari eman dio laguntza eta diru horrekin laster inauguratuko duten egoitza finantzatzeko erabiliko dute.


Sanz presidenteak 18.000 euroko diru-laguntza eman die Behartsuen Senidetxoei. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak erabaki du Behartsuen Senidetxoen erlijio kongregazioari 18.000 euroko laguntza ematea, baliabide gutxien dituzten adindunen alde egiten duten gizarte lanagatik. Laguntza hori gaur eman die Nafarroako Gobernuko presidenteak, Miguel Sanz Sesmak. Laguntzaren zenbatekoa Foru Gobernuak Eguberrietako zorion txartelak ez bidalita aurrezten duena da. Izan ere, 2006an erabaki zuten zorion txartel horiek erosteko eta bidaltzeko gastatzen zen dirua ongintzako erakunderen bati ematea.

Behartsuen Senidetxoen kongregazioa 1839an sortu zuten. Kongregazioaren helburua da baliabide gutxi dituzten adindunak zaintzea. Gobernuak adostutako akordioaren arabera “erakundeak adinaren, pobreziaren, bakardadearen eta antzeko zailtasunen ondorioz egoera txarrean daudenei laguntzen die, gizartearen errealitatean erabat integratuta". 

Kongregazioko kideen lanak interes soziala dauka, "baliabide gutxi dituzten adindunei izugarri laguntzen dietelako". Kongregazioa, gizarte lan hori egiteko, karitateaz bakarrik hornitzen da: adindunek eta kongregazioko kideek ez dute erakunde publikoen laguntzarik jasotzen. 

Iruñeko Gipuzkoa etorbidean Behartsuen Senidetxoek zeukaten egoitza zaharra 1887an eraiki zuten. Eraikin hori behera bota eta berria egin dute; 2010. urte hasieran jarriko dute martxan, seguru asko. Kongregazioak inbertsio handia egin du horretarako. 

Egoitza hori zaharra baino handiagoa da eta adindunak erosoago bizitzeko moduan egin dute. Guztira 80 adindunentzako lekua dago (haien kasa bizi daitezkeen edo laguntza behar duten adindunentzat). Adindunek, betiere, ez dute eduki behar egoitza publiko edo pribatu batean egoteko adina diru. 

Nafarroako Gobernuak emandako diru-laguntzaren helburua da egoitza berria eraikitzen laguntzea eta kongregazioaren funtzionamendu gastuak ordaintzea; izan ere, gastu handiak dituzte, bitartekoak ugariak direlako. Foru Gobernuaren akordioaren arabera, diru-laguntzak balio du, gainera, “Behartsuen Senidetxoek zailtasun gehien dituztenen alde egiten duten lana aintzatesteko”.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa