(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

1,8 milioi euro onartu dira Orkoienen haur eta lehen hezkuntzako ikastetxearen lehen fasea eraikitzeko astelehena, 2009.eko abenduak 28

Obrak 2010. urteko lehen hiruhilekoan lizitatuko dira.


Orkoiengo Udala

Orkoiengo Udala

Nafarroako Gobernuak Ikuskapen eta Zerbitzuetako zuzendariari 1.840.045 euro emateko baimena eman dio ondokoetarako: Orkoienenen, haur eta lehen hezkuntzako ikastetxea eraikitzeko lehen eta bigarren fasearen idazketarako, zuzendaritza fakultatiborako eta proiektuaren lehen fasea exekutatzeko, 2010. urteko (1.240.045 euro) eta 2011. urteko (660.000 euro) partiden kontura finantzatuko direnak. Proiektu hori 2012 Nafarroako Planean bilduta dago.

Ikastetxe berria, bere obrak 2010. urteko lehen hiruhilekoan lizitatu daitezke, D1 zuzkidura-partzelako orubean eraikiko da, S10 sektoreko la playa-Auxular, eta bertan eraikiko da gaur egun den eraikina bere gaitasunaren mugan delako.

Proiektuaren lehen faseak Haur hezkuntzako instalazioen eraikuntza biltzen du, eta ondoko lekuak izango ditu: bederatzi ikasgela, Haur hezkuntzako umeentzako hiru komun, psikomotrizitate-ikasgela eta garbiketa-gela. Leku komunei dagokienez, instalazio-gela, biltegia, irakasle-gela, irakasleentzako komuna, zuzendaritzaren bulegoa, idazkaritza, heziketa bereziko bulegoa, atezaintza, jantokia, sukaldea eta biltegi-aldagela.

Bigarren faseak, Lehen hezkuntzarakoak, ondoko zonaldeak biltzen ditu: hizkuntza-gela, sei gela banaketarako, erabilera anitzeko gela (musika, liburutegia,…), sei komun, irakasleentzako komuna, musika-gela, informatika-gela eta bi garbiketa-gela. Halaber, Haur hezkuntzakoentzako garbiketa-gela biltzen du.

Leku komunei dagokienez, proiektuak ondokoak biltzen ditu: gimnasioa, bi aldagela, gimnasio-biltegi bat, irakasleentzako komun bat, APYMArentzat gela bat eta hiru bulego, bata logopediarako, bestea orientaziorako eta azkena administraziorako.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa