(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Catalan kontseilariak 2009ko Seneka Bikaintasun Sariak eman dizkie Nafarroako hiru unibertsitate ikasleri astelehena, 2009.eko abenduak 28

Guztira 25 ikaslek jaso dituzte estatuko beste unibertsitate batzuetara ikastera joateko laguntza osagarriak


Transcripción textual del video

El consejero de Educación, Alberto Catalán Higueras, ha presidido el acto de entrega de los premios extraordinarios del programa de ayudas a la movilidad nacional “Séneca” organizados por el Departamento de Educación. Al acto, celebrado en el Salón del Trono del Palacio de Navarra, ha asistido también el director general de Formación Profesional y Universidades, Pedro González Felipe.

Los tres estudiantes navarros beneficiarios de los Premios “Séneca de Excelencia 2009”, que han recibido por ello 800 euros cada uno, han sido Luis Miguel Díez Catalán, estudiante de Administración y Dirección de empresas en la Universidad Pública de Navarra, que realizará su estancia en la Universidad Carlos III de Madrid; Mirari Echávarri López, estudiante de Bellas Artes en la Universidad del País Vasco, que realizará su estancia en la Universitat de Barcelona; y María Gabriela Torres Pérez-Solero estudiante de Medicina en la Universidad de Navarra, que realizará su estancia en la Universidad Complutense de Madrid.

Los alumnos premiados han sido seleccionados entre los mejores expedientes presentados al programa de ayudas “Séneca”, que tiene por objeto apoyar la iniciativa SICUE (Sistema de Intercambio entre Centros Universitarios de España), incrementar la diversidad y amplitud de la oferta educativa en la Educación Superior y facilitar que una parte de los estudios puedan cursarse en universidades distintas a aquella en la que el estudiante se ha matriculado.

2009ko Seneka Bikaintasun Sariak

Hezkuntza arloko arduradunak Seneka programa saridunekin. ( irudia handitu )

Estatuko Seneka mugikortasun programarako aparteko sariak ematen ditu Hezkuntza departamentuak. Sari horiek emateko ekitaldia gaur egin dute eta Hezkuntza kontseilaria, Alberto Catalan Higueras, izan da burua. Ekitaldia Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan egin dute eta Lanbide Heziketa eta Unibertsitate arloko zuzendaria nagusia Pedro Gonzalez Felipe ere bertaratu da.
 
2009ko Seneka Bikaintasun Sariak hiru ikasle nafarri eman dizkiote; bakoitzak 800 euro jaso ditu. Hiru ikasle horiek dira, batetik, Madrilgo Carlos III Unibertsitatera joango den Luis Miguel Diez Catalan, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako ikaslea; bestetik, Bartzelonako Unibertsitatera joango den Mirari Echavarri Lopez, Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretako ikaslea; eta azkenik, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsera joango den Maria Gabriela Torres Perez-Solero, Nafarroako Unibertsitateko Medikuntza ikaslea.

Saritutako ikasleak Seneka laguntza programara aurkeztutako espediente onenetatik aukeratu dituzte. Programa horren helburua da SICUE ekimena (Estatuko Unibertsitateen arteko Truke Sistema) babestea, goi hezkuntzako eskaintza zabaltzea eta anitzagoa izatea, eta ikasleek matrikulatutako unibertsitatean ez beste batean ikasketen parte bat egin dezaten erraztea. 

Laguntza horiek, halaber, ikasleek egiten dituzten unibertsitate ikasketen kalitatea eta aniztasuna gehitzeko balio dute, baita estatuko unibertsitate sistema integratzeko eta bateratzeko ere. 

2009ko deialdian guztira hogeita bost ikasle nafarrek jaso dute Nafarroako Gobernuaren laguntza, Hezkuntza Ministerioak ematen duena osatzeko; beraz, ikasle kopurua %25 igo da iaztik. Alde horretatik, Nafarroako Gobernuak ohorezko aintzatespen berezia egin du aurten, lehenbizikoz, eta, esan bezala, espediente onenak dituzten hiru ikasleei 800 euro eman dizkie.

Catalan kontseilarik hitz batzuk egin ditu ekitaldian, eta adierazi du Hezkuntza departamentuaren asmoa dela akademi bikaintasuna lortu duten eta daukaten talentua estatuko beste unibertsitate batzuetan agerian jartzera joango diren ikasleen ahalegina aintzatestea.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa