(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Hondakinen Partzuergoak 8,58 milioi euroko aurrekontua izango du 2010ean astelehena, 2009.eko abenduak 28

Diru horrekin hondakinak biltzeko eta tratatzeko sistema finantzatuko dute eta transferentzia instalazioak eraikiko dituzte


Hondakinen Partzuergoak 8,58 milioi euroko aurrekontua izango du 2010ean. ( irudia handitu )

Nafarroako Hondakinen Partzuergoko Zuzendaritza Batzordeak 2010. urterako 8,58 milioi euroko aurrekontua jartzea onartu du, hondakinak biltzeko eta tratatzeko sistema finantzatzeko (sistema hori berbera da Nafarroa osorako) eta transferentzia estazioak eraikitzez amaitzeko; Zuzendaritza Batzordeko burua Toki Administrazioko kontseilaria da, Amelia Salanueva Murguialday.

Hondakinen Partzuergora foru erkidegoko mankomunitate guztiak daude atxikita, salbu Iruñeko eskualdekoa. Partzuergoaren helburua da hondakin organikoak Europako zuzentarauei jarraiki tratatzea; horretarako, ezinbestekoa da hondakinak Tuterako El Culebrete biometanizazio instalazioetara edo Carcarreko konpostatze gunera eramatea. 

Hiru transferentzia instalazio eraikita (bi erdialdean eta beste iparraldean), zaborra trinkotu daiteke eta tratamendu zentroetara eraman, merkeago eta ingurumena gutxiago kaltetuta. 

Partzuergoaren hurrengo urterako aurrekontuaren arabera, 1,17 milioi euro garraiorako erabiliko dituzte, 4,32 euro azken tratamendurako, eta 2,3 milioi iparraldeko transferentzia gunerako (instalazioak egiten oraindik ez dira hasi). Beste bi guneak Zangozan eta Tafallan daude: obrak hasi dituzte dagoeneko eta instalazioak 2010ean jarriko dituzte martxan, seguru asko.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa