(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ostalaritzako 4. enplegu tailerraren amaiera ekitaldia egin dute Tuteran eta Roig kontseilaria izan da burua asteartea, 2009.eko abenduak 29

Tailerra uztailaren 1ean hasi zuten eta 25 urtetik gorako 15 langabek egin dute


Ostalaritzako 4. enplegu tailerra amaitzeko ekitaldia egin dute gaur Tuteran eta ekitaldiko buruak Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilaria, Jose Maria Roig Aldasoro, eta Tuterako alkatea, Luis Casado Oliver, izan dira. Tailerra Erriberako hiriburuan egin dute, uztailaren 1ean hasita, eta 25 urtetik gorako 15 langabek parte hartu dute; ikasleek kalifikazio eskasa zeukaten eta enplegu bulegoetan tailerreko espezialitatearekin zerikusia duten lanbideetan izena emanda zeuden.

Enplegu tailer hori Tuterako Udalak sustatu du eta Nafarroako Gobernuak finantzatu du, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren eta Europako Gizarte Funtsaren bitartez; tailerra 169.067,03 euro kostatu da. Tailerra antolatzen parte hartu du, baita ere, Nafarroako Prestakuntza, Birziklapen eta Enplegu Institutuak (gaztelaniaz, INAFRE).

Tailerrean 900 ordu egin dituzte prestakuntza teknikoan eta gai hauen inguruko prestakuntza osagarrian: enplegua modu aktiboan bilatzea, enplegurako trebezia sozialak garatzea, aukera berdintasuna, elikagaiak manipulatzeko txartela eta laneko arriskuak prebenitzea. Gainera, prestakuntza teknikoan hiru profesionaltasun ziurtagiri berri jarri dituzte: sukaldeko oinarrizko lanak, jatetxe eta tabernetako oinarrizko lanak eta cateringeko oinarrizko lanak. Ikasleek, gainera, ikasitakoa praktikan jarri ahal izan dute Tuterako Udalak ekitaldi instituzionaletarako antolatutako janaurrekoetan.

Tuteran egin dituzte, 1988tik, bederatzi eskola tailerra, lanbide etxe bat zazpi enplegu tailer. Hala, ia 500 lagun trebatu dituzte Nafarroako Erriberan eskari gehien duten lanbideetan.

Antolatzaileen arabera, eskola tailerrak tresna onak dira langabeziari aurre egiteko, are gehiago krisi garaian.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa