(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroan 36 lagun hil dira aurten zirkulazio istripuetan, iaz baino %21,75 gutxiago. asteazkena, 2009.eko abenduak 30

Aurten ere azken hamarkadako joerari eutsi zaio eta istripu gutxiago gertatu dira


Transcripción textual del video

El vicepresidente primero y consejero de Presidencia, Justicia e Interior, Javier Caballero Martínez, y la consejera de Obras Públicas, Transportes y Comunicaciones, Laura Alba Cuadrado, detallan las actuaciones de sus respectivos departamentos en materia de seguridad vial.

El consejero Caballero habla acerca del número de personas fallecidas en accidentes en Navarra, y la consejera Alba recomienda a los conductores que circulen con precaución para reducir más el número de siniestros.

Nafarroan 36 lagun hil dira aurten zirkulazio istripuetan, iaz baino %21,75 gutxiago.

Aurten, 36 lagun hil dira foru erkidegoko hiriko eta hiri arteko errepideetan. Beraz, iazko datuekin alderatuta (2008an 46 lagun hil ziren), errepide istripuetan hildakoen kopuruak %21,75 egin du behera. Gainera, azken hamaika urteetako kopururik txikiena da (Nafarroako Gobernuak 1998tik dauzka estatistikak). Halaber, 2009an behera egin du hildakodun istripuen kopuruak, foru erkidegoan. Izan ere, aurten hildakodun 32 istripu egon dira, eta 2008an 39 gertatu ziren.
Datu horien berri gaur eman dute, prentsaurrekoan, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilari eta lehen presidenteordeak, Javier Caballero Martinezek; eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak, Laura Alba Cuadradok. Datu horiek emateaz gain, dagozkien departamentuak bideko segurtasunaren alorrean 2009an egindako jardueren berri eman dute kontseilariek.

Aurkeztu dituzten datuen arabera, 2009an, azken urteetan bezala, istripu kopuruak behera egin du. Alde horretatik, gogoratu foru erkidegoak 2006an lortu zuela Europar Batasunak 2010erako jarritako helburu bat: 2000. urteko hildakoen kopurua erdira jaistea. Beraz, estatuan erronka hori burutu duen lehen autonomia erkidegoa da Nafarroa.

Hilabeteen arabera, urtarrilean lau pertsona hil ziren, otsailean batere ez, martxoan bost, apirilean bi, maiatzean bi, ekainean zazpi, uztailean 3, abuztuan 2, irailean hiru, urrian bi, eta azaroan eta abenduan hiruna.

Hildako 36 lagunetatik 33 Nafarroako Gobernuaren errepideetan hil dira, eta hiru errepide horietatik kanpo (bi udal errepideetan eta bat auzo errepidean). 2008an, hildako 46 lagunetatik 35 Foru Gobernuari dagozkion errepideetan hil ziren eta 11 beste errepide batzuetan.

Poliziaren atestatuen arabera, istripuetako hamar gertatu dira ibilgailuak errepidetik aterata, hamabi talka eginda, zazpi oinezkoak harrapatuta eta gainerako zazpiak beste arrazoi batzuengatik (batik bat kontrako bidera pasatzeagatik eta gero talka egiteagatik).
Hildakoetatik hiru (%6) adingabeak ziren, hamar (%38) 18 eta 34 urte artekoak, bederatzi (%14) 35 eta 44 urte artekoak eta gainerako 14ak (%42) 44 urtetik gorakoak. Hildakoetako 23 automobilean edo furgonetan zihoazen, hiru kamioian, hiru ziklomotorrean edo quaden eta zazpi oinezkoak ziren.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Cuadro completo accidentes mortales en 2009

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa