(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Jada ezarrita 2010.urteko igandeetan eta jaiegunetan establezimenduak zabaltzeko egutegia osteguna, 2009.eko abenduak 31

Data horiek Nafarroako Txikizkako Merkataritzaren Aholkularitzako Kontseiluaren audientziaren izapidetzea izan dute


Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 157 zk., 2009ko abenduaren 23koan, 2010. urterako igande eta jaiegunetan establezimenduak zabaltzeko egutegia argitaratu da, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegua Sailak proposatutakoa, Nafarroako Txikizkako Merkataritzaren Aholkularitza Kontseiluak izapidetutakoa abenduaren 11n.

143/2005 Foru Dekretuak, abenduaren 12koak, igande eta jaiegunetan establezimenduak zabaltzea arautzen duena, bere 2.2. artikuluan ezartzen duenez, “Nafarroako Foru Erkidegoaren lurraldean kokatutako merkataritzako establezimenduak zabaltzeko baimendutako igande eta jaiegun kopurua zortzikoa izango da”. 

2010. urtean merkataritzako jarduera burutzeko egun balioduntzat hartutako igande eta jaiegunak ondokoak dira: urtarrilaren 3a, martxoaren 19a, apirilaren 1a, eta abenduaren 3, 8, 12 eta 19a. Halaber, baliodunak izango dira uztailaren 26a Tuteran, azaroaren 29a Iruñean, abenduaren 5a Lizarran, eta Nafarroako gainontzeko udalerrietan, udalerriko tokiko jaieguna.

Abenduaren 11ko Nafarroako Txikizkako Merkataritzaren Aholkularitza Kontseiluan Nafarroako Merkataritza Federazioak planteatutako proposamena aztertu zen, urtarrilaren 3a, igandea, biltzen zuena.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa