(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eta Tafallako Udalak hitzarmen bat sinatu dute Kultur Etxea eraikitzeko osteguna, 2009.eko abenduak 31

Foru Gobernuak obren aurrekontuaren %75 ordainduko du, 5,75 milioi euro jarrita


Tafallako Kultur Etxea eraikitzeko hitzarmena

Pedro Luis Lozano, Juan Ramon Corpas eta Cristina Sota, hitzarmena sinatu eta gero. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo departamentuak lankidetza hitzarmen bat sinatu du Tafallako Udalarekin. Hitzarmen horretan zehaztu dute Gobernuak zer ekarpen ekonomiko egingo duen Tafallako Kultur Etxea eraikitzeko eta obrako zuzendaritza lanetarako. Hitzarmena sinatzeko ekitaldira bertaratu dira Juan Ramon Corpas Mauleon kontseilaria; Kultura arloko zuzendari nagusia, Pedro Luis Lozano; eta Tafallako alkatea, Cristina Sota.

Tafallako Kultur Etxea eskualdekoa izango da; beraz, Nafarroa erdialderako zerbitzuak eskainiko ditu. Eraikina amaitzen dutenean, foru erkidegoan 30 kultur etxe baino gehiago egongo dira.

Aipatu hitzarmenari jarraiki, Nafarroako Gobernuak 5.749.523,57 euro jarriko ditu, aurrekontuaren %75 ordaintzeko; proiektua, izan ere, eskualdekoa da. Ekarpen hori hiru ekitalditako aurrekontuen kargura egingo dute: 2010ean 1.700.000 euro jarriko dituzte, 2011n 1.900.000 euro eta 2012an 3.149.523,57 euro.

Tafallako Kultur Etxe berriak ia 6.900 metro koadroko azalera eraikia izango du. Azalera horretan jarriko dituzte, besteak beste: areto nagusi bat, 460 eserlekurekin; minusbaliatu fisikoentzako espazioak; erakusketa aretoa, 235,58 metro koadrokoa; eta biltegia, koadroentzako orraziarekin. Halaber, erabiltzaileentzako hainbat zerbitzu jarriko dituzte: balio anitzeko aretoak, entseguak egiteko aretoa, zinema aretoa, bulegoak, biltegiak, kamerinoak, banatzaileak, bilera gelak eta kafetegia.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa